2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CAPARROSO
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, argitaratu zen Caparrosoko alkate uUdalburuaren 2022ko azaroaren 25eko 409/2022 Ebazpena, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenekin bat etorriz, Caparrosoko Udaleko alkateak honako ebazpen hauek eman ditu, zeinen bidez izendatzen baitira Caparrosoko Udalaren zerbitzura funtzionario eta lan-kontratudun finko gisa arituko diren izangaiak.
–2023ko ekainaren 15eko 251/2023 Ebazpena, zeinak Elena Jiménez Iribaren izendatzen baitu Caparrosoko Udaleko funtzionario, administrari ofizial lanposturako (3 zenbakia plantilla organikoan).
–2023ko ekainaren 15eko 252/2023 Ebazpena, zeinak Jon Alonso Iñarra izendatzen baitu Caparrosoko Udaleko langile lan-kontratudun finko, brigadako arduradun lanposturako (10 zenbakia plantilla organikoan).
–2023ko ekainaren 15eko 253/2023 Ebazpena, zeinak Rafael Ibáñez Alda izendatzen baitu Caparrosoko Udaleko langile lan-kontratudun finko, atezain eta zerbitzu anitzetako enplegatu lanposturako (9 zenbakia plantilla organikoan).
2023ko uztailaren 14a izanen da izangaiak lanpostuaz jabetuko diren eguna.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da adierazitako ebazpen horien aurka hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Caparroson, 2023ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2309443