137. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, argitaratu zen Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 16an hartutako erabaki bat, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko ekainaren 7an, jarraian ematen den erabakia hartu zuen, Ricardo Pascual Ustárroz izendatzeko Berriozarko Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko:

Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, 2023ko ekainaren 7koa, zeinaren bidez Ricardo Pascual Ustárroz langile lan-kontratudun finko izendatzen baita, eta haren kontratazioa onesten, arkitekto lanpostuan, obretan aritzeko (34 zenbakia duen lanpostua).

Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko uztailaren 3a izanen da.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Berriozarren, 2023ko ekainaren 16an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2309593