137. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko San Cristobal haur-eskolako zuzendari lanpostu bat. Izendapena

Kalifikazio-epaimahaiak proposatu du Cielo Astiz Lacunza izendatzea, puntu gehien lortu dituen izangaia izan baita. Hori egin du Antsoaingo San Cristobal haur-eskolako zuzendari lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera.

Aipatu oinarri horretan ezarritakoaren arabera, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 9.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an.

Antsoainen, 2023ko ekainaren 15ean.–Jarduneko alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2309442