2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANDOSILLA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Kalifikazio epaimahaiak proposamen bat egin du aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi batean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Deialdi hori Alkatetzaren azaroaren 9ko 377/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 21ean); eta Alkatetzaren ekainaren 20ko 234/2023 Ebazpenaren bidez onetsi da Andosillako Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzea, administrari laguntzaile lanpostuan aritzeko, Raquel Resano Resano (10 zenbakia duen plaza esleituta) eta Miren Pascual Juanto (11 zenbakia duen plaza esleituta).
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Andosillan, 2023ko ekainaren 20an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2309523