2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANDOSILLA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Kalifikazio epaimahaiak proposamen bat egin du aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi batean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa). Deialdi hori Alkatetzaren 2022ko azaroaren 9ko 377/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ekoan, argitaratua); eta Alkatetzaren ekainaren 16ko 232/2023 Ebazpenaren bidez onetsi da Andosillako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko izateko kontratatzea Luis Enrique Álvarez Rodríguez (12. plaza esleituta), kamioi-gidari peoi lanpostuan aritzeko.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Andosillan, 2023ko ekainaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.
Iragarkiaren kodea: L2309444