137. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1260/2023 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitateko irakasle titularrak izendatzen dituena.

Ikusirik unibertsitateko irakasleen kidegoetako lanpostuetara sartzeko lehiaketa epaitzeko izendatu dituzten batzordeen proposamenak (lehiaketaren deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen errektoreordearen 2023ko urtarrilaren 31ko ebazpenaren bidez egin zen, eta otsailaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu), eta proposatutako interesdunek egiaztatu dituztelarik deialdiaren 11. oinarriak aipatzen dituen baldintzak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Ondoren aipatzen diren irakasleak unibertsitateko irakasle titular izendatzea:

–Raquel Chocarro Eguaras andrea, unibertsitateko irakasle titularra, 2039 zenbakiko lanpostuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Saileko Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa jakintza arlokoa.

–Lucía Garcés Galdeano andrea, unibertsitateko irakasle titularra, 2483 zenbakiko lanpostuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Saileko Enpresen Antolaketa jakintza arlokoa.

–María Josefa Pajares Villandiego andrea, unibertsitateko irakasle titularra, 2239 zenbakiko lanpostuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Saileko Biokimika eta Biologia Molekularra jakintza arlokoa.

–Abián Bentor Socorro Leránoz jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 3353 zenbakiko lanpostuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko Teknologia Elektronikoa jakintza arlokoa.

–Elena Ferrer Zubiate andrea, unibertsitateko irakasle titularra, 5161 zenbakiko lanpostuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Saileko Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea jakintza arlokoa.

–Daniel Paternain Dallo jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 2158 zenbakiko lanpostuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala jakintza arlokoa.

–María Aránzazu Jurío Munárriz andrea, unibertsitateko irakasle titularra, 5169 zenbakiko lanpostuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala jakintza arlokoa.

–José Antonio Sanz Delgado jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 4164 zenbakiko lanpostuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala jakintza arlokoa.

–Daniel Salcedo Pérez jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 4164 zenbakiko lanpostuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza jakintza arlokoa.

–Laura de Miguel Turullols andrea, unibertsitateko irakasle titularra, 3948 zenbakiko lanpostuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala jakintza arlokoa.

–María Alicia Peñalva Vélez andrea, unibertsitateko irakasle titularra, 2058 zenbakiko lanpostuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko Didaktika eta Eskola Antolamendua jakintza arlokoa.

–Íñigo de la Parra Laita jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 5165 zenbakiko lanpostuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko Ingeniaritza Elektrikoa jakintza arlokoa.

–Patricia Aranguren Garacochea andrea, unibertsitateko irakasle titularra, 4089 zenbakiko lanpostuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko Makina eta Motor Termikoak jakintza arlokoa.

–Álvaro Martínez Echeverri jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 3737 zenbakiko lanpostuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko Makina eta Motor Termikoak jakintza arlokoa.

–Alfonso Arteaga Olleta jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 3340 zenbakiko lanpostuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Saileko Nortasuna, Ebaluazioa eta Tratamendu Psikologikoa jakintza arlokoa.

Bigarrena.–Ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.–Izendapen honek indarra hartuko du interesdunek beren lanpostuaz jabetzen diren egunetik. Lanpostuaz jabetzea hogei eguneko gehieneko epean egin beharko da, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, errektoreari zuzendua, edo, zuzenean, auzi errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean lehen kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenen kasuan, biak ebazpena argitaratzen denetik kontatuta.

Iruñean, 2023ko ekainaren 13an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2309478