136. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

"Urritzelki zein Zuntzarrengo (Nafarroa) nukleoen altazko edateko ur hornidudaren hobetzea" proiektuaren desjabetze akten deialdia

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak, 2023ko ekainaren 16an, ebazpen hau eman du:

2023ko otsailaren 9an egin bilkuran, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak "Urritzelki zein Zuntzarrengo (Nafarroa) nukleoen altazko edateko ur hornidudaren hobetzea" proiektua onestea erabaki zuen, eta horrekin batera hasiera batez onartu zen proiektuak kalteturiko eskubide zein ondasunen zerrenda, hau guztia jendaurrean jarriz hamabost eguneko epean.

Erakustaldi publikorako epea igaro ondoren, 2023ko maiatzaren 11n egin bilkuran, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak behin betiko onetsi zuen aipaturiko proiektua, proiektuak kalteturiko eskubide zein ondasunen zerrendarekin batera, inplizituki onetsiz baita ere erabilgarritasun publikoaren aitorpena eta okupazioarako beharra, aurkezturiko alegazioak ebatzi ondoren.

Nafarroako Gobernuak, 2023ko maiatzaren 31ko erabaki baten bidez, presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Kalteturiko eskubide zein ondasunen jabeak zein Lizoainibar-Arriasgoitiko alkateari dei egitea, helaraziko zaizkien zitazio zeduletan zehaztuko den orduan ager daitezen, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera, Lizoainibar-Arriasgoitiko udaletxean, 2023ko uztailaren 20an.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean jarduteko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, aldean dituztela titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.

3. M.ª Carmen Uriz Lusarreta eta Jasone Goikoetxea Iriberri izendatzea administrazioko peritu.

4. Agintzea argitara dadila ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lizoainibar-Arriasgoitiko udaletxeko zein Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki-tauletan. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

5. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

Urrotz-Hirian, 2023ko ekainaren 16an.–Lehendakaria, Elsa Plano Urdaci.

ERANSKINA.– "URRITZELKI ZEIN ZUNTZARRENGO (NAFARROA) NUKLEOEN ALTAZKO EDATEKO UR HORNIDUDAREN HOBETZEA" PROIEKTUA

Okupatu aurreko aktak

Pertsonalki jakinaraziak izateko zailtasuna/ezintasuna daukaten jabeak.

Aktak egiteko lekua: Lizoainibar-Arriasgoitiko udaletxea.

Eguna: 2023ko uztailaren 20a.

Lizoainibar-Arriasgoitiko U.B.

ZITA
ORDUA

JABEAK (PERTSONALKI JAKINARAZIAK IZATEKO
ZAILTASUNA/EZINTASUNA)

FINKA
KODEA

POLIGONO

ZENBAKIA

LURZATI
ZENBAKIA

10 h

M.ª Cristina Huarte Ibiricuren oinordekoak

LIZ-04

10

223

LIZ-06

10

222

LIZ-13

15

33

LIZ-15M

15

45

LIZ-17M

15

35

LIZ-19M

15

27

LIZ-21

15

2

LIZ-24

14

228

10 h

Miguel Ángel Huarte Huarte

LIZ-02

10

234

10 h

José Javier Huarte Huarte

LIZ-08

10

220

Iragarkiaren kodea: L2309449