2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AURITZ, ERROIBAR ETA ORREAGAKO UDALEN ELKARTEA
2023ko aurrekontua. Hasierako onespena
Auritz, Erroibar eta Orreagako Udalen Elkarteak, 2023ko maiatzaren 26an egin zuen osoko bilkuran, 2023. urteko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Auritzen, 2023ko ekainaren 9an.–Alkatea, José Irigaray Gil.
Iragarkiaren kodea: L2309030