136. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, UE-ZUR-8 eremuan, Zurukuaingo 21. poligonoko 347. lurzatian eraikuntza lerrokadurak aldatzeko. Hasierako onespena

Aditzera ematen da 2023ko ekainaren 6ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi dela xehetasun-azterketa bat, UE-ZUR-8 eremuan, Zurukuaingo 21. poligonoko 347. lurzatian eraikuntza lerrokadurak aldatzeko. Espedientea jendaurrean jarriko da Udalaren bulegoetan hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontsultatzeko eta alegazioak aurkezteko. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aritzalan (Deierri), 2023ko ekainaren 14an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2309432