2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Deialdia, eskola-jantokietan jateko dirulaguntza bereziak emateko 2023-2024 ikasturtean. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 691715.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/691715).
Helburua eta xedea:
Dirulaguntza hauen xedea da prozedura juridikoa arautzea eskola jantokietan jateko laguntza bereziak emateko Eguesibarren bizi diren eta bertan erroldatuta dauden familiei, banakako ebaluazio araubidean, baldin eta haien haurrak Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari badira (kontuan hartu gabe ikastetxearen kokalekua), familiako bizitza kontziliatzen laguntzeko lan egoerarekin eta prestakuntza nahiz osasun egoerarekin.
Onuradunak:
Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten familia-unitateak. Familiako bizitza honako hauekin kontziliatzea:
I. Bi gurasoak, legezko tutoreak edota adingabea behin-behinean hartu eta tutore gisa aritzen diren pertsonak lanean aritzea jantoki garaian, eta ondorioz ezinezkoa izatea etxean jaten ematea.
–Lan-eszedentzia hartu dutenen kasuan, laguntza emanen da eszedentzia amaitutakoan.
–Deialdiaren xedea eta helburuak betetzen direla ulertuko da pertsona horiek gutxienez lanaldi erdian lan egiten badute, edo lanaldi erdia baino gutxiago denean, baldin eta lanaldi hori eskola-jantokiaren ordutegiarekin bat badator. Aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente kasuan (ABEEE), egoera hori frogatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko da.
II. Bi gurasoek edota legezko tutoreek iraupen luzeko prestakuntza-jarduerak gauzatzen badituzte (unibertsitate ikasketak, lanbide heziketa, ikastaro espezifikoak...) eta jarduera horiek eskola-ordutegiarekin bat badatoz. Emanen den laguntza kalkulatzerakoan kontuan hartuko da prestakuntza-jarduera zenbat hilabetekoa den.
III. Eskatzaileak egiaztatzea mendekotasun egoeran dagoela, desgaitasuna duela (%33 edo handiagoa), edo aldi baterako gaixotasuna dela eta medikuaren baja duela, betiere egoerak irauten duen bitartean eskola-jantokiaren ordutegian adingabekoari arreta ematea eragozten badu.
Era berean, deialdi honek barne hartuko ditu aurreko ataletan (I., II., III.) adierazitako egoeretako bi betetzen dituzten eskabideak.
Aintzat hartuko dira halaber, ez-ohikoak izanik, gizarte zerbitzuek eginiko aldez aurreko txostena izan gabe ere laguntza ematea beharrezkoa den egoerak.
Eskabideak aurkezteko epea:
2023-2024 ikasturterako eskabideak aurkezteko epea 2023ko irailaren 6tik 15era izanen da. Eskabideak aurrez aurre izapidetu ahal izango dira, horretarako aurretiko hitzordua eskatzen bada, edo Udal erregistro elektronikoaren bidez.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.
Iragarkiaren kodea: L2309485