2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Xehetasun-azterketa, San Sebastian zeharbideko 2. zenbakian igogailu bat jartzeko. Hasierako onespena
Zangozako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko maiatzaren 25ean egin bilkuran, jarraian ageri den erabakia hartu zuen, besteak beste. Hauxe dio haren xedapen zatiak:
1. Hasiera batean onestea aurkeztu den Xehetasun-azterketa. Zangozako San Sebastian zeharbideko 2. zenbakiko jabeen erkidegoak aurkeztu du, etxe-saileko patioan lerrokadurak aldatzeko eta eraikinean igogailu bat jarri ahal izateko, espedientean aurkeztu diren dokumentuen arabera.
2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Zangozan, 2023ko ekainaren 14an.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.
Iragarkiaren kodea: L2309149