2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Deialdia, 2023ko udan hiri-kanpaldiak egiteko udal laguntzena. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 703967.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/703967).
A) Onuradunak: Orkoiengo familiak.
B) Xedea: familia-kontziliazioa ahalik eta modu justu eta eraginkorrenean gauzatzea. Horretarako, dirulaguntzak emanen dira, 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoak hiri-kanpaldietara joan daitezen 2023ko udan.
C) Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
D) Zenbatekoa: gehienez ere 75 euro ume eta aste bakoitzeko, 2 aste gehienez.
E) Eskabideak aurkezteko epea hasiko da oinarri hauek Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) argitaratu eta biharamunean, eta irailaren 15ean bukatuko da.
Orkoienen, 2023ko ekainaren 19an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2309484