2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Herri-lurraren okupazioa, 2. poligonoko 494. lurzatian. Hasierako onespena
Iturengo Udalak, 2023ko maiatzaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, udalkideen legezko kopuruaren araberako gehiengo osoarekin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabaki zuen hasiera batez onestea 30 metro okupatzea 2. poligonoko 494. herri-lurzatian eta okupazioa arautuko duen baldintza-agiria.
Espedientea jendaurrean edukiko da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuz, alegazioak nahiz erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Hasiera bateko erabakia behin betiko bilakatuko da, epe horretan alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada. Espediente osoa Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.
Iturenen, 2023ko ekainaren 9an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.
Iragarkiaren kodea: L2309452