136. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Administrazioarekiko 166/2023 auzi-errekurtsoa, Lurralde-plangintzarako Onetsitako Jarduketarako-3 (APA-3) Hiri-jarduketarako Plan Bereziaren behin betiko onespenari buruzkoa

2023ko ekainaren 15ean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak errekeritu zion Udal honi 166/2023 zenbakiko ohiko prozeduran dagozkion epatzeak gauzatzeko. 166/2023 prozedura dagokio Nuria Osés Mugicak Lizarrako Udalaren Erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari, 2022ko abenduaren 22koari, zeina 2023ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, otsailaren 24an. Horren bidez, Lurralde-plangintzarako Onetsitako jarduketarako-3 (APA-3, Iparraldea kaleko pasealekua) Hiri-jarduketarako Plan Berezia behin betiko onetsi zen.

Azaldutakoarekin bat, jasotako errekerimenduari jarraikiz, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betez, interesdunak epatzen dira prozeduran demandatu gisa ager daitezen bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2023ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2309629