2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
23-00680 gora jotzeko errekurtsoa, Alkatetzaren Ebazpenaren aurkakoa (kaleratze bati dagokionez emandakoa)
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia bidez 23-00680 gora jotzeko errekurtsoa jarri dela jakinarazi zaio Burlatako Udalari. Errekurtsoa María-Herta Mandujano Ñancufilek jarri du 2023ko otsailaren 14ko Alkatetzaren Ebazpenaren aurka; izan ere, ebazpen horrek ezetsi zuen aurkeztutako berrezartze-errekurtsoa 2022ko irailaren 22ko ebazpenen aurka; ebazpen horien bidez amaitu zen familia-langilearen kontratua eta errekeritu zen balizko kalteak frogatzea.
Babes harturik 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arauturiko erregelamenduaren II. kapitulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza baita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), ediktu bidez ematen da argitara.
Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.
Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Burlatan, 2023ko ekainaren 16an.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.
Iragarkiaren kodea: L2309469