2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Deialdia, 2023-2024 ikasturtean ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 704260.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/704260).
Deialdi honen xedea da prozedura bat ezartzea dirulaguntzak emateko, 2023-2024 ikasturtean ikastetxeetan jateko ("jantokiko bekak").
Interesdunek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Antsoaingo Udalaren bulegoetan (Udaletxeko plaza 1, Antsoain) edo egoitza elektronikoan. Emanen den eredu normalizatuaren araberakoa izanen da eskabide hori.
Eskabideak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 10etik abuztuaren 15era bitartekoa izanen da, biak barne, astelehenetik ostiralera eta 8:30etik 14:00etara.
Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Antsoaingo Udalaren web-orrian.
Eskabideei agiri hauek erantsi beharko zaizkie:
a) Eskabidea, behar bezala beteta eta Antsoaingo Udalak emanen duen eredu normalizatuaren araberakoa; gainerako datuekin batera, helbide elektroniko bat ere eman beharko da.
b) Aurreko urteko (2022) errenta aitorpenaren kopia.
c) Banaketa edo dibortzio kasuetan: banantzeko demanda edo, halakoa izanez gero, epai irmoa, edo izapidearen hasieraren frogagiria eta, halakoa dagoenean, hitzarmen erregulatzailea edo izapidearen hasieraren frogagiria.
d) Desgaitasunaren ziurtagiria, baldin familia unitateko kideren batek %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua badu.
Antsoainen, 2023ko ekainaren 15ean.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L2309529