2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CASTEJÓN
23-01131 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena administrari lanposturako aldi baterako lan-kontratudun izateko izangaien zerrendaren kudeaketa
Dei honen bidez, jakinarazten da Nafarroako Administrazio Auzitegiari aurkeztu zaiola 23-01131 gora jotzeko errekurtsoa, isilbidezko ezespenenaren aurka. 2022ko azaroaren 13an, Castejongo Udalari eskatu zitzaion lortu gabeko irabaziak egiaztatu eta ordaintzeko, egindako lanengatik, administrari lanposturako aldi baterako lan-kontratudun izateko izangaien zerrenda kudeatzen. Castejongo Udalak isilbidez ezetsi zuen, eta horren kontrako errekutsoa da.
Era berean, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen (Iturrama kalea 10 –sarrera, Eskirotz kalean–, 31007 Iruña), hamar egun balioduneko epean, epatze dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Castejonen, 2023ko ekainaren 14an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L2309309