136. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Akats zuzenketa, deialdi honetan: Deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete dadin mantentze-lanetako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa, D mailako funtzionarioen artean

Antsoaingo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko maiatzaren 22ko erabakiaren bidez, onetsi zuen deialdi bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete zedin mantentze-lanetako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa, D mailako funtzionarioen artean. Erabakia argitaratu zen 2023ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 8koan.

2023ko ekainaren 15ean Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen, argitaratutako oinarriak zuzentzeari dagokionez:

Ikusi da akats baten ondorioz ez zela euskararen ezagutzaren baloraziorik egin, Antsoaingo udal eremuan euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen ordenantzan aurreikusitakoaren arabera eta deialdiaren xede den lanposturako indarrean dagoen plantilla organikoan ezarritakoaren arabera, deialdiaren oinarriak egiteko prozesuan (deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete dadin mantentze-lanetako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa, , D mailako funtzionarioen artean).

Horrenbestez, honako hau erabakitzen da:

Lehena.– Aldatzea "II.ERANSKINA.–BAREMOA" deialdian (deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete dadin mantentze-lanetako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa, , D mailako funtzionarioen artean). Eranskina honela berridatzi da:

II. ERANSKINA.–BAREMOA

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

1. Edozein administrazio publikotan arduradun lanpostuetan egindako zerbitzuak: urte bakoitzeko 2 puntu.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Beste zerbitzu batzuekin batera emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik altuena dutenak bakarrik baloratuko dira.

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den denborako zerbitzuak, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

6. Kontuan hartuko dira administrazio publikoetan langile finko gisa nahiz bitarteko gisa egindako zerbitzuak.

7. Gehienez ere 12 puntu emanen dira A) apartatu honetan.

B) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 5 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei emanen zaie kreditu bateko balorazioa.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean berariaz sartzen dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatuak.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira apartatu honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak.

2. Goi mailako titulazioa izatea: 3 puntu gehienez.

3. Erdi mailako titulazioa izatea: 2 puntu gehienez.

4. Goi mailako prestakuntza, lan agintaritza eskudunak frogatua, gutxienez 600 ordukoa prebentzioko hiru espezialitate edo diziplinetako batean: Laneko Segurtasuna, Industria Higienea eta Ergonomia eta Psikologia Aplikatua. Gehienez ere 3 puntu.

5. Euskaraz jakitea: gehienez ere 5 puntu.

Euskararen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailak egiaztatzeko titulua izateagatik: 5 puntu gehienez, honako balorazio-taula honen arabera:

–C1: 5 puntu; B2: 4 puntu; B1: 3 puntu; A2: 2 puntu; A1: 1 puntu.

Euskararen jakite maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzeko, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 210/2010 Ebazpena.

Euskararen ezagutza agiri bidez frogatu ez dutenei, eta eskaeran horrela eskatu dutenei, dei eginen zaie proba egin dezaten, hizkuntza maila frogatzeko. Proba hori eginen da oposizioaldiko proba guztiak gainditu ondoren, eta gainditzen dituztenek soilik eginen dute, merezimendu horri dagokion puntuazioa emateko aurreko paragrafoko baremoaren arabera.

Oharrak B) apartatu osorako:

1. Apartatu honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.

3. Gehienez ere 15 puntu emanen dira B) apartatu honetan.

Bigarrena.–Eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, hogeita hamar egun naturalekoa, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Antsoainen, 2023ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2309441