136. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

457E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, deialdi honetako dirulaguntzak onesten dituena 2023rako: "Enpresa publikoetan hondakinen karakterizaziorako dirulaguntza, MITERD funtsen bidezkoa". DDBN identifikazioa: 691786.

2021eko apirilaren 14an, Ingurumenari buruzko Konferentzia Sektorialen gehiengoaz hartu zen erabakiaren bidez onetsi ziren Ekonomia Zirkularraren Programari eta Ingurumena Sustatzeko Planari (PIMA RESIDUOS) dagozkien kredituen banaketa irizpideak eta lurralde banaketa, 2021ekoak. 2022ko ekainaren 20an onetsi ziren, modu berean, Udal Hondakinen Kudeaketa Hobetzeko Programari eta Ekonomia Zirkularra-PIMAri dagozkien kredituen banaketa irizpideak eta lurralde banaketa, 2022koak.

Horrela, Nafarroak 80.832,09 euroko zenbatekoa jaso du, Espainian hondakinen kudeaketa hobetzeko behar diren ekintzak bizkortzeko, batetik, eta, udal hondakinen eta ontzi-hondakinen kudeaketari dagokionez, EBko helburu berriak beteko direla bermatzeko, bestetik. Toki erakundeak arduratuko dira ekintza horiek egiteaz.

Aipatutakoaren arabera, eta 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legea kontuan hartuta, kredituak honela banatzea proposatzen da:

AURREKONTUKO PARTIDA

PARTIDAREN DESKRIBAPENA

AURREIKUSITAKO GASTUA 2023

AURREIKUSITAKO GASTUA 2024

GUZTIRA

740001 74100 4609 456202

MITERDen laguntzak Erakunde Publikoen Ekonomia Zirkularraren Programarako dirulaguntza (1)

28.011,00

5.979,00

33.990,00

740001 74100 4609 456203

MITERDen laguntzak PIMA-Erakunde publikoen hondakinetarako dirulaguntza (1)

41.895,00

4.948,00

46.843,00

GUZTIRA

80.833,00

(1) edo 2024ko gastu aurrekontuetan horretarako gaitzen den partida baliokidea, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia badago 2024an.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. "Enpresa publikoetan hondakinak karakterizatzeko dirulaguntza, MITERD funtsen bidezkoa" izeneko 2023ko deialdia onestea.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean bildu dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

740001-74100-4609-456202: MITERDen laguntzak Erakunde Publikoen Ekonomia Zirkularraren Programarako dirulaguntza

2023

28.011,00

740001-74100-4609-456202: MITERDen laguntzak Erakunde Publikoen Ekonomia Zirkularraren Programarako dirulaguntza (1)

2024

5.979,00

740001-74100-4609-456203: MITERDen laguntzak PIMA-Erakunde publikoen hondakinetarako dirulaguntza

2023

41.895,00

740001-74100-4609-456203: MITERDen laguntzak PIMA-Erakunde publikoen hondakinetarako dirulaguntza (1)

2024

4.948,00

(2) edo 2024ko gastu aurrekontuetan horretarako gaitzen den partida baliokidea, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia badago 2024an.

4. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 23an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria. Finantzaketaren helburua eta xedea.

Dirulaguntza honen xedea da behar diren inbertsioak bizkortzea Espainian hondakinen kudeaketa hobetzeko, batetik, eta, udal hondakinen eta ontzi-hondakinen kudeaketari dagokionez, EBko helburu berriak beteko direla bermatzeko, bestetik. Toki erakundeak arduratuko dira inbertsio horiek egiteaz.

Deialdi honetako dirulaguntzen helburua da Ekonomia Zirkularraren Espainiako Estrategia-Espainia 2030 delakoaren helburuak lortzeko prozesua bizkortzea (2020ko ekainean onetsi zen estrategia hori), eta gure herrialdean trantsizio ekologiko baterantz aurrera egitea, non ekonomia zirkularrak funtsezko zeregina duen. Zehazki, hauetan jasota daude dirulaguntzak: Ekonomia Zirkularraren Programa, Ingurumena Sustatzeko Plana-PIMA Hondakinak, Udal Hondakinen Kudeaketa Hobetzeko Programa eta PIMA Ekonomia Zirkularra, 2022an

Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 80.833,00 eurokoa da, guztira, eta hurrengo atalean zehazten den jarduketa-ildoan banatuko da.

Laguntza hauen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean, industrialdeetako ibilbideetan, errefusaren zatian eta papera eta kartoiaren zatian jasotzen diren hondakinen osaketa ezagutzea, etxeko hondakinak edo etxekoekin parekagarriak direnak eta industrialak bereizteko.

2. oinarria. Proiektuen betebehar teknikoak.

Hondakin zati hauetan egindako karakterizazioak finantzatuko dira:

–Errefusaren zatia, industrialdeetako ibilbideetakoa,

–Papera eta kartoia, edukiontzietan eta/edo atez ateko sisteman bildutakoa industrialdeetan.

Karakterizazio horiek aurreko paragrafoan adierazitako zati batean edo bietan egiten ahalko dira. Baina estatistikoki adierazgarriak izan beharko dute (kopuruari eta kantitateari dagokienez, bilketa osoarekiko) eta urtarokotasuna kontuan hartuta.

Proiektuetan industrialdeetako laginketa plan bat ere jasoko da, laginak adierazgarriak direla bermatzeko.

Egindako karakterizazioek II. eranskinean dagoen ereduko atal guztiak bete ahal izateko behar adina datu eman beharko dituzte.

Proiektuetan paperaren eta kartoiaren hezetasunari buruzko determinazioak ere jasotzen ahalko dira, paper eta kartoirako UNE-EN ISO 20287 arauarekin bat.

3. oinarria. Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak izanen dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe dagozkionak, baldin eta horretarako behar-beharrezkoak badira, deialdi honetan eta aplikatzekoa den araudian aurreikusitako epe eta baldintzetan egiten badira, eta emandako dirulaguntza justifikatzeko aldia amaitu baino lehen ordaindu badira.

2. Oinarri hauetan araututako jarduketetarako emanen den gehieneko finantzaketak ez du gaindituko gastu finantzagarritzat jo denaren %90 (BEZa kanpo).

3. Justifikatzen diren gastu diruz lagungarrien zenbatekoaren gainean, erakunde onuradun bakoitzarentzako gehieneko laguntza 40.000 eurokoa izanen da hasiera batean. Soberazko kreditua badago, banatuko da onuradun izan direnen artean, puntuazioan ezarritako ordenaren arabera eta zenbateko diruz lagungarria muga dela. Kreditu erabilgarria ahitu arte.

4. Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluaren arabera, diruz lagundutako jardueren ehuneko ehun azpikontratatzen ahalko da.

5. Jarduketa-ildo bakoitzean jasotakoez gain, honako hauek ere ez dira diruz lagungarriak:

a) Dirulaguntza eman baino lehen hasitako jarduketak.

b) Europar Batasuneko nahitaezko arau indardunetara egokitzeko jarduketak.

c) Ingurumen kalitatea hobetzen ez duten produktu edo zerbitzuen aldizkako aldaketa arruntak.

d) BEZa edo beste zerga batzuk.

e) Finantza-gastuak.

f) Zehaztu gabeko gastuak edo dirulaguntzaren xedea ez dutenak, bai eta proiektuari zuzenean egotzi ezin zaizkion gastuak ere.

g) Lurrak erosteko gastuak.

h) Azpiegituren alokairua.

i) Erabilera bakarreko elementuak, poltsa konpostagarriak izan ezik (II. eranskineko deskribapenaren arabera).

j) Beharrezkoak ez diren sariak.

k) Hondakinak kudeatzeko ekintza arruntek eragindako gastu guztiak –hala nola hondakinak biltzeko tasak, edo baimendutako kudeatzaileei arrazoi beragatik egindako ordainketak– edo kasuan kasuko jarduera ekonomikoa garatzeko aplikatu beharreko araudia betez egindako beste edozein gastu.

l) Legezko betebeharrak betetzearen ondorioz nahitaezkoak diren jarduketei dagozkienak, hala nola arauzko segurtasun probak.

m) Langileria gastuak.

n) Dietak eta mota guztietako prestakuntza ekitaldietara joateko gastuak edo antzekoak, 2. oinarriko 2.1 eta 3.1 apartatuetan jasotako prestakuntza izan ezik.

o) Inbertsio gastuak ez dira diruz lagungarriak izanen.

4. oinarria. Erakunde onuradunak.

1. Onuradunak izanen dira udalak edo beste toki erakunde batzuk (mankomunitateak, etab.), edo toki erakunde horiek eratutako partzuergoak, baldin eta Nafarroako gainerako etxeko hondakinen zatia tratatzeko eskumena badute.

Halaber, aurreko paragrafoan aipatutako erakundeek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. artikuluaren babesean sortzen dituztenak ere onuradun izanen dira.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13. artikuluan ezartzen dituen betebehar orokorrak bete beharko dituzte. Eskaera-inprimakian dagoen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahalko da horiek betetzen direla.

Betebehar horiek deialdi honen hurrengo apartatuan (5. oinarria) aipatzen diren agiriak aurkeztuta frogatu beharko dira, eta horiek betetzen jarraitu beharko da dirulaguntza ordaindu arte.

3. Era berean, bete beharko dira abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege-dekretuan, dirulaguntzen arloan, ezarritako xedapenak (errege lege-dekretu horren bidez onetsi ziren Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak), bai eta oinarri arautzaile hauetan eta dirulaguntza emateko banakako ebazpenean ezarritakoak ere.

5. oinarria. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko da, hurrengo hilabetean.

Aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta laguntzen eskaera modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxaren bidez. Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki behar da.

Behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileei tramitazioa errazteko, Nafarroako Gobernuak erabiltzaileentzako arretaguneak jarriko ditu, tramiteen katalogoko fitxan behar bezala iragarriko direnak. Gune horietan aholku emanen zaie eskaerak aurkezteko moduaz, baina, aurreko paragrafoan ezarri bezala, eskaera aurkezteko nahitaezkoa izanen da ziurtagiri digitala edukitzea.

2. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira (eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta):

a) Eskaera-orria (I. eranskina).

b) Eskatzaileak baimenik ematen EZ badio laguntzak ematen dituen organoari zuzenean egiazta dezan betetzen dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, egiaztagiri hori aurkeztu beharko du, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan xedatutakoaren arabera. Errege dekretu horren bidez onetsi zen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua.

c) Proiektuaren azalpen zehatza eta irismena jasotzen duen memoria (laginketa plan bat eta haren justifikazio estatistikoa barne), egin beharreko ekintzak ere jasota.

d) Planning bat, bertan zehatz-mehatz adierazita aldi diruz lagungarrian egin beharreko karakterizazioen kopurua.

e) Deialdi honen kontura jasoko dituzten funtsei publizitatea emateko erabiliko dituzten difusio neurriak (13. oinarria).

f) Proiektuaren aurrekontu xehatua, proiektua gauzatzeko urte bakoitzari esleitutako aurrekontua adierazita (2022 eta 2023).

6. oinarria. Instrukzio-organoa.

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari dagokio prozeduraren instrukzioa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko Hondakinen Atalaren bidez. Jasotako eskaera guztiak eta aurkeztutako dokumentazioa aztertuko ditu atal horrek. Gainera, neurriak hartuko ditu iruzurra eta ustelkeria prebenitu, detektatu, jakinarazi eta zuzentzeko, eta interes-gatazkari eta finantzaketa bikoitzari aurrea hartzeko.

2. Eskaerak oinarri arautzaile hauetan eskatutako baldintzetakoren bat betetzen ez badu, eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, hamar (10) egun balioduneko epe luzaezinean, errekerimendua jaso eta biharamunetik aurrera zenbatuta, akatsa zuzentzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta adieraziko zaio, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela eta besterik gabe artxibatuko dela, horretarako emanen den ebazpenaren arabera.

3. Eskaerak berrikusi eta zuzenketak egin ondoren, baldintza guztiak betetzen dituzten administrazio espedienteak eta beharrezko dokumentazioa baloratuko dira. Oinarri hauetan edo aplikatzekoa den araudian jasotako eskakizunak betetzen ez badira edo behar den dokumentazioa ez badago, tramitera ez onartzeko edo ukatzeko ebazpena emanen da, kasu bakoitzean gertatzen den egoeraren arabera.

7. oinarria. Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

1. Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko Hondakinen Atalak, egindako ebaluazioa ikusita, laguntzak nori eman proposatzen duen txostena eginen du, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari igorriko.

2. Proposamen txostena egitean, instrukzio-organoak egiaztatuko du toki-erakunde onuradunak egunean dituela bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, halaber, ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku egoeratan.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio-organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitateko Administrazioan edota beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

4. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta bat etorriz arau hauetan ezarritako balorazio-irizpide, modu eta lehentasunekin.

5. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da erakunde onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.

8. oinarria. Dirulaguntzak emateko irizpideak.

Hauek dira dirulaguntza hau emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

a.1) Proiektuaren memoriaren koherentzia, kalitatea eta argitasuna (helburuak, adierazleak, aurreikusitako emaitzak): gehienez ere 25 puntu, honela banatuta:

1. Proiektuaren kalitatea memoriaren xehetasun tekniko eta deskriptiboaren arabera baloratuko da (helburuak, adierazleak, aurreikusitako emaitzak): gehienez ere 10 puntu.

2. Proiektuaren koherentzia baloratzeko, kontuan hartuko dira ekonomia- eta ingurumen-bideragarritasuna, irismena eta jarraipena, eta Ministerioak ezarritako helburuen planifikazioa: gehienez ere 10 puntu.

3. Proiektuaren argitasuna baloratzeko, kontuan hartuko da espero diren ingurumen onurak lortzeko proiektatutako jarduketen ezagutza, azalpena eta justifikazioa: gehienez ere 5 puntu.

a.2) Paperaren eta kartoiaren hezetasunari buruzko saiakuntzak egitea, paper eta kartoirako UNE-EN ISO 20287 arauarekin bat: 1 puntu saiakuntza bakoitzeko, 5 puntura arte gehienez.

a.3) Ratioa, lagin karakterizatuaren kg/ erakunde parte-hartzaileak industrialde eta merkataritza guneetan bildutako material tona, 2021ean bildutako kopuruen arabera, papera eta kartoiaren zatian:

–0.3 eta 0,6 arteko ratioa = 2 puntu.

–0,6 eta 1 arteko ratioa = 4 puntu.

–1 baino handiagoko ratioa = 6 puntu.

a.4) Ratioa, lagin karakterizatuaren kg/ industrialde eta merkataritza guneetan erakunde parte-hartzaileak bildutako material tona, 2021ean bildutako kopuruen arabera, errefusaren zatian (epigrafe honetan sarturik daude ontzien zatia eta pixoihalen eta bestelakoen zatia):

–0.3 eta 0,6 arteko ratioa = 5 puntu.

–0,6 eta 1 arteko ratioa = 10 puntu.

–1 baino handiagoko ratioa = 15 puntu.

Proiektuei esleitzen zaien puntuazioan berdinduz gero, proiektuak erregistroan zein data eta ordutan sartu ziren hartuko da kontuan.

9. oinarria. Dirulaguntza ematea.

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia izanen da organo eskuduna dirulaguntza emateari buruzko ebazpena egiteko, ebazpen proposamena oinarri harturik. Ebazpena gehienez ere 6 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute berariazko edo ustezko ezespenaren aurka, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, hura argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

2. Dirulaguntzei uko eginez gero edo haiek kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuz gero, dirulaguntza ematen ahalko zaie aurrekontu-kreditu faltagatik baztertuta gelditu diren beste eskaera batzuei, aurrekontuan behar adina diru egonez gero. Kasu horretan, deialdiaren ebazpenean ezarritako puntuazio ordenari jarraikiko zaio.

10. oinarria. Proiektuak gauzatzeko epealdia.

Finantzatzen diren proiektuak hasiko dira laguntzak eman direla jakinarazi ondoren eta gauzatzeko epea 2023ko abenduaren 31n amaituko da beranduenez. Gauzatzeko epe hori ez da luzatuko.

11. oinarria. Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa.

Onuradunek, jarduketa diruz lagungarriak bukatu eta 2 hilabetera eta, beranduenez, 2024ko otsailaren 29an, justifikaziorako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte modu telematikoan, Nafarroako Gobernuko Atariko tramiteen katalogoan dagokion fitxaren bidez:

1. Memoria, egindako jarduerak behar beste justifikatzen dituzten agiriekin.

2. II. eranskina, PDF formatuan, karakterizazioa egin duen enpresak bete eta sinatua.

3. Proiektuaren azken aurrekontua.

4. Aurreko aurrekontuan sartutako ordainketen fakturak eta transferentzia.

Ordainketen justifikazioak argi eta behar bezala frogatu beharko dira (faktura bakoitza eta onuraduna identifikatuta). Nolanahi ere, ordainketa efektiboa apartatu honetan (11. oinarria) adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen egin beharko da.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoa betetzeko, onuradunak frogatuko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera hautatu dela, eta, horretarako, gutxienez 2 ondasun edo zerbitzu eskaintza aurkeztu beharko ditu, azkenean eskuratu direnen antzeko ezaugarriak dituztenak eta dirulaguntzaren xede direnak.

5. Argazki erreportajea, publizitatea 13. oinarriarekin bat etorriz egin dela frogatzen duena.

Halere, egindako gastua justifikatzeko ziurtagiri osagarriak eskatzen ahalko dira.

Ezarritako baldintzetan dirulaguntza justifikatzeko betebeharra ez betetzeak; nahikoa ez justifikatzeak, edo oinarri arautzaile hauetan ezarritako gainerako betebeharrak ez betetzeak berekin ekarriko du jasotako diru kopuruak itzuli behar izatea, abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege-dekretuaren 37. eta 67. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz. Hala badagokio, jasotako zenbatekoengatik sortutako interesak ere itzuli beharko dira, bai eta dagokion berandutze-interesak ere, dirulaguntzak ordaintzen direnetik itzultzea erabakitzen den arte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 36. eta 37. artikuluetan jasotako kasuetan.

12. oinarria. Dirulaguntza ordaintzeko modua.

Dirulaguntza ordainduko da Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak 11. oinarrian adierazitako dokumentazioa aztertu eta gero. Zerbitzu horrek ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko du Ingurumen Zuzendaritza Nagusira, eta, horrekin batera, txosten bat, erakunde onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak bete dituztela frogatzen duena.

13. oinarria. Erakunde onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten erakundeek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diruz laguntzen den inbertsioa oinarri hauetan ezarritako moduan egin eta justifikatzea.

b) Diruz lagungarriak ez diren inbertsioen eta gastuen finantza karga onartzea.

c) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez. Eta dokumentuak formatu elektronikoan gordetzea bost urteko epean, eragiketa egiten denetik zenbatzen hasita, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluarekin. Erregelamendu hori Europar Batasuneko aurrekontu orokorrari aplikatzekoak zaizkion finantza-arauei buruzkoa da, eta haren bidez aldatzen dira 1296/2013 (EB) Erregelamendua, 1301/2013 (EB) Erregelamendua, 1303/2013 (EB) Erregelamendua, 1304/2013 (EB) Erregelamendua, 1309/2013 (EB) Erregelamendua, 1316/2013 (EB) Erregelamendua, 223/2014 (EB) Erregelamendua eta 283/2014 (EB) Erregelamendua eta 541/2014/EB Erabakia, eta indarrik gabe uzten da 966/2012 (EB, Euratom) Erregelamendua.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

e) Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluko 4. eta 5. apartatuekin, ondasun inbentariagarriak eskuratzen, eraikitzen, birgaitzen eta hobetzen badira, onuradunak dirulaguntzaren xede zehatzerako erabili beharko ditu ondasun horiek, gutxienez bost urte iragan arte erregistro publiko batean inskriba daitezkeen ondasunak badira, edo bi urte iragan arte, bestelako ondasunak badira.

f) Dirulaguntza hauen jatorriari difusioa emateko, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eta Nafarroako Gobernuaren bereizgarriak jarri beharko dira material eta ekipamendu guztietan.

g) Difusiorako neurriak hartzea, dirulaguntzaren xedeko jarduketen finantzaketaren izaera publikoari publizitate egokia emateko. Difusiorako neurri horiek diruz lagundutako xedera egokitu behar dira, bai formari dagokionez, bai iraupenari dagokionez.

2. Emandako laguntzak errebokatzen ahalko dira, baldin eta oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, funtsen xedeari eta justifikazioari dagokienez.

Dirulaguntza errebokatzen bada, dirulaguntza ematen duen organoak erabakiko du, dauden inguruabarrak kontuan hartuta, jasotako zenbatekoak eta dagozkien berandutze-interesak osorik edo zati batean itzuli behar diren edo, besterik gabe, ordaintzeke dauden ordainketak baliogabetu behar diren.

Itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, proportzionaltasun-irizpideei jarraituko zaie betiere, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3 n) artikuluan aurreikusitakoarekin, eta lege horren 42. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

3. Onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdurik diru-kopuru horiek askatzen badira, jarduketa-ildo bereko erakunde onuradunei dirulaguntza emateko erabiltzen ahalko dira, beren proiektuen zenbatekoa oso-osorik jaso ezin izan badute.

4. Erakunde onuradunak behartuta daude Kontuen Auzitegiak eta Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak eskatzen dieten informazio guztia ematera, hala ezartzen baita Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 14.1c) eta 46. artikuluetan.

Bai dirulaguntzak emateko fasean, bai horiek ordaintzekoan edo ondoren, dirulaguntza ematen duen organoak, bai eta kontrolerako organo eskudunek ere, barnean direla 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Finantza Erregelamendua delakoaren [2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua] 129. artikuluan jasotakoak, egokitzat jotzen dituzten kontrol eta ikuskapen guztiak egiten ahalko dituzte, emandako laguntza behar bezala gauzatu dela ziurtatzeko. Horrela, bada, eskatzaileak behartuta daude laguntza ematera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein dokumentazio eta informazio ematera.

5. Erakunde eta pertsona juridiko onuradunek Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean aipatzen diren gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte.

14. oinarria. Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste dirulaguntza batzuekin, izan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanak, beste administrazio publiko batzuek emanak, beste erakunde publiko edo pribatuek emanak nahiz partikularrek emanak, Espainiakoek nahiz nazioartekoek.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu erakunde onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

15. oinarria. Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

16. oinarria. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 23.2 artikuluan xedatutakoarekin, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus), emandako dirulaguntzak, honako hauek zehaztuta: deialdia, dirulaguntza zer programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaien, onuraduna, emandako diru-kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

I. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZA ESKAERA

Izen-deiturak:

IFZ:

Helbidea:

Herria:

PK:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elek.:

Erakunde hau ordezkatuz:

Erakundearen izena:

IFZ:

Egoitza soziala:

Herria:

PK:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elek.:

1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 34.5 artikuluan jasotako erantzunkizunpeko adierazpena

Izenpetzen duen pertsonak edo erakundeak ADIERAZTEN DU, erantzukizuna berea izanik, egunean dituela dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 34.5 artikuluak zehazten duenarekin.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko betebeharren gaineko adierazpena

Izenpetzen duen pertsonak edo erakundeak ADIERAZTEN DU, erantzukizuna berea izanik, betetzen dituela aplikatzekoa den araudian ezarritako betebeharrak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekuetatik bat bera ere ez duela.

3. Lortutako bertze dirulaguntza batzuei buruzko aitorpena.

Eskatutako dirulaguntzaren xedeari buruz, ADIERAZTEN DU:

Ez duela eskuratu Espainiako edo nazioarteko beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren dirulaguntzarik.

Beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, dirulaguntza hauek eskuratu/eskatu dituela:

ERAKUNDEA

KONTZEPTUA

EMANDAKO KOPURUA

Eta konpromisoa hartzen du beste administrazio edo erakunde batzuei helburu eta xede bererako eskatuko dizkien eta haiengandik jasoko dituen laguntzen eta horien zenbatekoaren berri emateko, dirulaguntza horiek tramitatzen diren bitartean.

4. Datuak telematikoki kontsultatzeko baimena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunak kontra dagoela berariaz adierazten ez badu, prozedura kudeatzen duen organoak baimena izanen du erakundearen ordezkariaren nortasun-datuak zuzenean eskuratzeko, bai eta Estatuko eta autonomia erkidegoko Zerga Agentziarekin eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzarekin ordainketak egunean dituela egiaztatzeko ere.

Organo kudeatzaileak informazio hori zuzenean lortzeari uko eginez gero, jarraian adierazi beharko du, eta dagozkion dokumentuak aurkeztu beharko ditu, oinarri arautzaile hauetan eskatutako baldintzetan.

–Ez dut baimenik ematen erakundearen legezko ordezkariaren nortasun-datuak lortzeko.

–Ez dut baimenik ematen Estatuko Zerga Agentziarekin ordainketak egunean ditudala egiaztatzeko datuak lortzeko.

–Ez dut baimenik ematen autonomia erkidegoko Zerga Agentziarekin ordainketak egunean ditudala egiaztatzeko datuak lortzeko.

–Ez dut baimenik ematen Gizarte Segurantzaren Diruzaintzarekin ordainketak egunean ditudala egiaztatzeko datuak lortzeko.

Sinatzen duenak adierazten du, bere erantzukizunpean, eskaera honetan adierazitako datuak zehatzak eta legerian ezarritakoaren araberakoak direla.

.......................................................(e)n, ......(e)ko.........................................aren .........(e)(a)n.

Eskatzailea,

Sin.:

II. ERANSKINA.–KARAKTERIZAZIOAREN FITXA

KARAKTERIZAZIOAREN FITXA

DATU OROKORRAK

Instalazioa

Karakterizazioa egiten duen enpresa

Laginaren jatorria (bilketaren entitatea)

Laginketaren data eta ordua

Hondakinak bereizteko eredua [i]

Hondakinaren jatorria (ibilgailua/hobia/edukiontzia)

Laginaren tamaina (kg)

Ibilgailuaren matrikula (hala badagokio)/ibilbidea

Laginaren jatorrizko zatia

Analisi osagarriak: Hezetasuna/Zikinkeria (bidezkoa bada)

Bilketa-sistema (edukiontzia, atez atekoa, pneumatikoa)

Kg. Aztertu beharreko lagina/Laborategia (hala badagokio)

ZATIA-EDUKIONTZIA [ii]

OSAGAIA

ETXEKOAK

MERKATARITZAKOAK/INDUSTRIALAK

MERKATARITZAKOA/INDUSTRIALA+ETXEKOA, GUZTIRA

Pisua (kg)

%

Pisua (kg)

%

Pisua (kg)

%

Papera - kartoia

Ontzien papera eta kartoia (puntu berdearekin)

Ontzien papera eta kartoia (puntu berderik gabe)

Ontzia ez den papera/kartoia

Brika

Beiragintza

Ontzia

Ontzia ez dena

Metal ferrikoak

Altzairua

Ontzia

Ontzia ez dena

Metal ez-ferrikoak

Aluminioa

Ontzia

Ontzia ez dena

Zura

Ontzia

Ontzia ez dena

Plastikoak (SUP* izan ezik)

PET

Ontzia

Ontzia ez dena

PEAD

Ontzia

Ontzia ez dena

PEBD

FILM (zabor-poltsak izan ezik)

FILM (zabor-poltsak)

PVCa

Ontzia

Ontzia ez dena

PP

Ontzia

Ontzia ez dena

PS (EPS salbu)

Ontzia

Ontzia ez dena

EPS

Ontzia

Ontzia ez dena

Beste plastiko batzuk

Ontzia

Ontzia ez dena

* Erabilera bakarreko plastikoak (SUP) [iii]

Gehienez hiru litroko edukierako edarietarako botilak, horien estalkiak eta tapoiak barne

Iragazkidun tabako-produktuak eta tabako-produktuekin konbinatuta erabiltzeko merkaturatutako iragazkiak

Elikagaietarako ontziak

Edarietarako edalontziak (estalkiak eta tapoiak barne)

Beste batzuk

Biohondakinak

Elikagai-hondarrak

Sukaldeko olio erabiliak (ontzietan gordeak)

Lorezaintzako hondarrak

Zelulosikoak

Materia organikoko beste batzuk

AEEH [iv]

AEEH

Beste batzuk

Pila eta metagailuak

Ibilgailuen bateriak

Ehunak eta larrua

Ehun eta zelulosiko sanitarioak

Produktuaren kantitatea ontzietan (solidoa)

Produktuaren kantitatea ontzietan (likidoa-oliorik ez)

Lurrak eta obra-hondakinak

Kautxua

Beste batzuk

ZATIAREN GUZTIZKO PARTZIALA

Oharrak:

[i] Espainian udal eskumeneko hondakinak bereizteko ereduen artean:

https://www.miteco.gob.es/es/calidad-y-evaluacion-ambiental/temas/prevencion-y-gestion-residuos/flujos/domesticos/gestion/modelo_gestion/

[ii] Fitxa bat beteko da karakterizazioaren xede den zati bakoitzeko.

[iii] Bete beharrez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 5eko 2019/904 (EB) Zuzentaraua, plastikozko produktu jakin batzuek ingurumenean duten eragina murrizteari buruzkoa:

https://www.boe.es/doue/2019/155/L00001-00019.pdf

Iragarkiaren kodea: F2308822