136. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

67E/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, deialdi honetarako kreditua handitzen duena: Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren azaroaren 30eko 89E/2022 Foru Aginduak onetsi zuen zuzeneko laguntzak emateko deialdia, Ukrainako gatazka dela-eta aldi baterako babesa duten pertsonei, baliabide ekonomikorik gabekoei.

Abuztuaren 1eko 673/2022 Errege Dekretuaren bidez, autonomia erkidegoei zuzeneko dirulaguntza batzuk ematea arautu zen, finantza dezaten zuzeneko laguntza ekonomiko bat ematea Ukrainako gatazka dela-eta aldi baterako babes araubidearen onuradun diren pertsonei, baliabide ekonomiko aski ez duten kasuetan.

Nafarroako Gobernuak 2022ko azaroaren 23an hartutako Erabakiaren bidez, baimendu zen banakako ebaluazio araubideko deialdi bat onestea laguntzak emateko Ukrainako gatazka dela-eta aldi baterako babes araubidearen onuradun diren pertsonei, baliabide ekonomiko aski ez duten kasuetan.

Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren azaroaren 30eko 89E/2022 Foru Aginduaren bidez deialdi bat onetsi zen, zuzeneko laguntzak emateko Ukrainako gatazka dela-eta aldi baterako babes araubidearen onuradun diren pertsonei, baliabide ekonomiko aski ez duten kasuetan.

3. apartatuan 592.523,16 euroko gastua baimendu zen, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko 2023ko ekitaldiko gastu-aurrekontuko partida honen kargura: F10001 F1100 4809 231900 "Ukrainako gatazka dela-eta aldi baterako babesa duten pertsonei, baliabide ekonomikorik gabekoei, zuzeneko laguntza ekonomikoak emateko dirulaguntza" [PEP Elementua: E-22/000532-02 "Ukrainako gatazka (F10)"].

Apartatu berean ezartzen da, bigarren paragrafoan, lehen esandako diru kopuruaz gain, dirulaguntzen finantzazioa handitzen ahal dela 227.542,70 euroko gehieneko diru kopuru osagarri batekin, partida beraren kargura, kreditua sortzen bada, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 46.2 artikuluaren a letrak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren a) letraren 2. apartatuak ezartzen dutenaren arabera.

Kasu horretan, dagokion gastu espedientea tramitatu ondoren eta beste deialdirik egin behar izan gabe, azkenean erabilgarri dauden kredituak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, dirulaguntzetarako eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen. Publizitate horrek ez du ekarriko eskaera gehiago aurkezteko beste eperik irekitzea, ez eta eskaerak ebazteko epea berriz kontatzen hastea ere.

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 26ko 280E/2023 Ebazpenaren bidez, 227.542,70 euroko kredituen sorrera baimendu zen Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko 2023ko ekitaldiko gastu-aurrekontuko partida honen kargura: F10001 F1100 4809 231900 "Ukrainako gatazka dela-eta aldi baterako babesa duten pertsonei, baliabide ekonomikorik gabekoei, zuzeneko laguntza ekonomikoak emateko dirulaguntza" [PEP Elementua: E-22/000532-02 "Ukrainako gatazka (F10)"]. Kredituen sorrera hori zen zuzeneko laguntza ekonomikoa emateko Ukrainako gatazka dela-eta aldi baterako babes araubidearen onuradun diren pertsonei, baliabide ekonomiko aski ez duten kasuetan.

Beraz, deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko baimendutako kreditua 820.065,86 eurokoa izanen da, gehienez, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko 2023ko ekitaldiko gastu-aurrekontuko partida honen kargura: F10001 F1100 4809 231900 "Ukrainako gatazka dela-eta aldi baterako babesa duten pertsonei, baliabide ekonomikorik gabekoei, zuzeneko laguntza ekonomikoak emateko dirulaguntza" [PEP Elementua: E-22/000532-02 "Ukrainako gatazka (F10)"].

Proposamen txostena eta kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna ikusirik.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu zaizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 227.542,70 euroan handitzea deialdi honetarako baimendutako kreditua: zuzeneko laguntzak emateko deialdia, Ukrainako gatazka dela-eta aldi baterako babesa duten pertsonei, baliabide ekonomikorik gabekoei. Kreditu handitzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko 2023ko ekitaldiko gastu-aurrekontuko partida honen kargura izanen da: F10001 F1100 4809 231900 "Ukrainako gatazka dela-eta aldi baterako babesa duten pertsonei, baliabide ekonomikorik gabekoei, zuzeneko laguntza ekonomikoak emateko dirulaguntza" [PEP Elementua: E-22/000532-02 "Ukrainako gatazka (F10)"].

2. Agindu honek ez du inola ere ekarriko eskaerak aurkezteko epea berriro irekitzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusira, Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira (denak Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentukoak); Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN).

Iruñean, 2023ko ekainaren 26an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2309873