136. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2147/2023 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukatutzat ematen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako teknikari zaharberritzaileen lanpostu huts bat, gehienez ere, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 852/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 852/2023 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuk, I. eranskinean zerrendatzen direnak, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2023ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 17koan.

Beste lanpostu batzuen artean, goi mailako teknikari zaharberritzailearen lanpostua sartu zen, gehienez ere lanpostu bat.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 29ko 1186/2023 Ebazpenaren bidez, funtzionario bati esleitu zaio 36777 zenbakiko lanpostu hutsa, goi mailako teknikari zaharberritzailearena, A mailakoa, Kultura eta Kirol Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari atxikia. Zuzendaritzako lanpostuan edo burutzan kargua utzi eta biharamunean izanen ditu ondorioak esleipenak.

Era berean, ebazpen horrek agintzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2022ko lan publikoaren eskaintza partzialetik kentzea goi mailako teknikari zaharberritzailearen A mailako lanpostua (36777 zenbakia du lanpostu hutsak). Eskaintza hori maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen eta egonkortze-tasari dagokio, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuari jarraikiz (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartu dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak egiteko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Bestalde, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 7. artikuluaren bigarren apartatuan ezartzen denez (foru lege horren bidez neurriak hartu ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), plantilla organikoan ez baldin badago lanpostu hutsik, egonkortze prozeduretan sartuta ez dagoenik, lan-kontratudun finkoei beren eskubideak errespetatuz esleitzen ahal zaienik, kasuan kasuko enplegu publikoaren eskaintzatik edo, horien ondorioz, lanpostuak sarrera-prozedura bidez betetzeko egiten diren deialdietatik kenduko dira antolamendu juridikoan lanpostuak betetzeko aurreikusitako edozein modu edo kausagatik langile finkoei esleitzen zizkien lanpostuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan dagoen langile-kopuruan bikoiztasunik gerta ez dadin.

Aurrekoa oinarri hartuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 84.2 artikuluari jarraikiz, bidezkoa da prozedura amaitzea, ezin baita aurrera egin gerora sortutako arrazoiengatik; izan ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2022ko lan publikoaren eskaintza partzialetik kendu da goi mailako teknikari zaharberritzailearen A mailako lanpostua (36777 zenbakia du lanpostu hutsak), lan-kontratudun finko bati esleitu baitzaio. Eskaintza hori maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen eta egonkortze-tasari dagokio, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuari jarraikiz (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartu dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak egiteko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukatutzat ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako teknikari zaharberritzaileen lanpostu huts bat gehienez ere lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 852/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko ekainaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2309394