1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2119/2023 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko laneko erizaintzako erizain espezialisten lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, eta deialdiko lanpostuak bete gabe uzten baitira.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 853/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuk, I. eranskinean zerrendatzen direnak, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Horien artean laneko erizaintzako erizain espezialistaren lanpostua zegoen. Deialdi hori 2023ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 15ean emandako 1677/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko laneko erizaintzako erizain espezialisten lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren atarian argitaratu zen, kasuan kasuko deialdiaren web fitxan.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, ez da erreklamaziorik aurkeztu, beraz, bidezkoa da onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Bidezkoa da, orobat, deialdiko lanpostuak bete gabe uztea, ez baitago izangai onarturik.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko laneko erizaintzako erizain espezialisten lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Laneko erizaintzako erizain espezialisten lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko lanpostua bete gabe uztea, ez baitago izangai onarturik. Lanpostu hutsak II. eranskinean argitaratzen dira.
3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bart etorriz.
Iruñean, 2023ko ekainaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
–Onartuak: inor ere ez.
–Baztertuak:
Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:
ALIENDE GARCIA, MARIA PURIFICACION
II. ERANSKINA.–LANEKO ERIZAINTZAKO ERIZAIN ESPEZIALISTEN LANPOSTU HUTSAK
LANPOSTUA | LANPOSTU HUTSAK |
LANEKO ERIZAINTZAKO ERIZAIN ESPEZIALISTA | 816 |
Iragarkiaren kodea: F2309409