2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Jarduera lizentziaren eskaera.
Eramateko janaria prestatzea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (zeinaren bidez arautzen baitira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (zeinaren bidez onesten baita lege hori garatzeko Erregelamendua).
Sustatzaileak: Joaquín León Luque eta Laudileia Nascimiento Barros.
Jarduera: eramateko janaria prestatzea.
Tokia: Magdalena Aulina kalea 2, behea.
San Adrianen, 2023ko ekainaren 15ean.–Jarduneko alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L2309229