134. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

Deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako langileen ehun eta berrogeita hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 768/2021 Ebazpenaren bidez, zerbitzu orokorretako langileen ehun eta berrogeita hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko, 2023ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 31koan, argitara eman zen probak gainditu dituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal zirenak izendatzeko proposamena, eta 30 egun naturaleko epea ireki zen izendapena egiteko eskatutako dokumentazioa aurkez zezaten.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 822/2023 Ebazpenaren bidez, izendatzeko proposamen horretan sartutako izangaien artean ehun eta berrogeita hamalau funtzionario izendatu ziren, ez baitziren izendatu hiru izangai: txanda irekiko bi eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserbako txandako bat, ebazpen horretan adierazitako arrazoiengatik.

Horretarako zuten epearen barnean, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako txandako izangai batek, igoera txandako bost izangaik, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserbako txandako izangai batek eta txanda irekiko hogeita hamahiru izangaik uko egin diote lanpostuari, edo ez dute lanpostuaren jabetza hartu, edo borondatezko eszedentzia eman zaie zerbitzu orokorretako langileen lanpostuan, lanpostuaren jabetza hartzen duten egunetik aurrera, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean ari direlako.

Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Aurrekoa kontuan izanik, eta igoera txandan eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandan beste inork gainditu ez duenez, izendapen-proposamena osatu behar da, honako hauek sartuz:

Erreserba txanda %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

SALINERO DEL HOYO, ALBERTO

Txanda irekia.

BUJANDA ERASO, MARTA

URIARTE RROSAGARAY, MARIA

SARRASIN ILUNDAIN, MARÍA

GARRALDA ANAYA, SERGIO

MARTÍNEZ ESPEJO, MARÍA

CABEZAS PIÑERO, EMILIO

ILLAN ZABALZA, ANTONIO

MARTÍN HERNÁNDEZ, JOSÉ IGNACIO

CORTIJO CORONAS, AMAIA UXUE

BARBARIN MAZO, IÑAKI

FUERTES OÑA, BEATRIZ

HERNANDEZ URRUTIA, MARTA

CIGANDA MURILLO, JOSEBA

CUADRADO ARANGUREN, OSCAR

FERNÁNDEZ GOICOECHEA, PEDRO

JORGE PÉREZ, RAQUEL

GONZÁLEZ OROZ, MARIA CRISTINA

GOÑI SAN MARTIN, JUAN CARLOS

LATASA GIL, LAURA

RIPA VILLANUEVA, ALICIA

GARRIDO NAVARRETE, MARÍA DEL CARMEN

ARANA PERALES, JAIME

NUIN ZARRANZ, JAVIER

CERVANTES MARTINEZ, ISRAEL

INDURAIN JIMÉNEZ, FÉLIX

MAEZTU JIMÉNEZ, IGNACIO JAVIER

CARABANTES HERNANDEZ, FRANCISCO JAVIER

SARASOLA GONZALEZ, NATALIA MARIA

ECHARRI DE ESTEBAN, ENRIQUE

ESEBERRI IRIBARREN, BERNAT

BARBER ZUGALDIA, ALBERTO

ENCINAS VILLEGAS, KOLDO

RUIZ OROS, LUCIA

CÓZAR ROMERO, YOLANDA

ARTEAGA URRUTIA, IZASKUN

RANGEL, MERY JOHANA

BEAUMONT GUIJARRO, IÑAKI

DAVILA PAVON, ELENA

SPUCCHES REY, TULIO MARTIN

SÁNCHEZ MAYAYO, IVÁN

D’AQUILA MARTIN, SILVIA

SANCHEZ MOLINA, JAVIER

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak bide telematikoz aurkezteko www.navarra.eus helbidean.

Iruñean, 2023ko ekainaren 13an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2309115