134. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORREAGA

2023ko zerga tasak

Orreagako Udalak, 2023ko martxoaren 28an egin bilkuran, 2023ko zerga-tasak onartu zituen. Hona hemen:

Aho batez erabaki da 2023ko zerga tasak onartzea. Hona hemen:

1.–Ehuneko 0,25eko karga-tasa jartzea hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko

2.–Ehuneko 5eko karga-tasa jartzea, exekuzio materialerako aurrekontuaren gainean, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko (gutxieneko tarifa 30 euro).

3.–1,25 indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.

4.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak aplikatzea. Karga-tasa 8,6koa izanen da.

Erabaki honen aurka, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren organo eskudunari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, edo, bestela, aldez aurretik eta hautazko izaeraz, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke haren organo gerakinari, hilabeteko epean, hura argitaratzen denetik aurrera zenbatuta, edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

Orreagan, 2023ko ekainaren 12an.–Alkatea, Luis Echeverria Echavarren.

Iragarkiaren kodea: L2309049