2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Jarduera lizentzia ematea.
Xafla eta pintura konpontzeko lantegia
Bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta hura garatzeko onetsitako Erregelamendua (onetsi zen 26/2022 Foru Dekretuaren bidez), aditzera ematen da jarduerarako lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena:
Lizentzia eman den eguna: 2023-06-09.
Sustatzailea: Satori Garaje sozietate mikrokooperatiboa.
Jarduera: automobilen txapa konpontzeko lantegia.
Tokia: Mendikur industrialdea, 21. nabea, behea (1. poligonoa, 1141. lurzatia), Orkoien.
Orkoienen, 2023ko ekainaren 9an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L2309037