134. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2023ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16an, 1/2023 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa).

2023ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko 1/2023 espedientea. Kreditu-gehigarri bat da, 216.000,00 eurokoa, padeleko bi pista eraikitzeko proiektua eta lanak gauzatzeko; hori finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez.

Mendabian, 2023ko ekainaren 12an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2309065