134. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOÑERRI

Egoitza elektronikoa sortzea

Aizpunen, 2023ko otsailaren 1ean, Goñerriko Udaleko alkate Gumersindo Indurain Cobosek jarraian transkribatutako ebazpena eman zuen:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa bete dadin, eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Goñerriko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.valledegoni.es. Goñerriko Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadin Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Goñerriko Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

Bosgarrena.–Goñerriko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Aizpunen, 2023ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Gumersindo Indurain Cobos.

Iragarkiaren kodea: L2309152