1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2062/2023 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritza jardueretako ofizialen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzen duena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 854/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuk, I. eranskinean zerrendatzen direnak, lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Horien artean nekazaritza jardueretako ofizialaren lanpostua zegoen. Deialdi hori 2023ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 15ean emandako 1684/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritza jardueretako ofizial izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren atarian argitaratu zen, kasuan kasuko deialdiaren web fitxan.
Erreklamazioak egiteko eta, halakorik bada, egindako akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da, haiek aztertu ondoren, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.
Bidezkoa da, orobat, deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzea, ez baitago izangai onarturik.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritza jardueretako ofizialen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.
2. Deklaratzea bete gabe gelditu direla nekazaritza jardueretako ofizialen 5 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia, ez baitago izangai onarturik. Lanpostu hutsak II. eranskinean zerrendatzen dira.
3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2023ko ekainaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
–Onartuak:
inor ere ez.
–Baztertuak:
Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:
SUEIRO TEJADA, JOSE ANTONIO
II. ERANSKINA.–NEKAZARITZA JARDUERETAKO OFIZIALEN LANPOSTU HUTSAK
LANPOSTUA | LANPOSTU HUTSAK |
NEKAZARITZA JARDUERETAKO OFIZIALA | 2280, 7228, 8593, 10211 eta 10337 |
Iragarkiaren kodea: F2309162