134. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Jarduera lizentziaren eskaera.
Padel pistak eta aldagelak

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (foru lege horrek ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen ditu), aditzera ematen da jendaurrean egonen dela, Udal honetako bulegoetan, 15 egunean, jarraian zehazten diren instalazioen aldaketaren gaineko espedientea, eta egokitzat jotzen diren oharrak edo alegazioak onartuko direla epe horretan:

Sustatzailea: Beatriz Marín Garbayo.

Jarduera: padel pistak eta aldagelak instalatzeko jarduera lizentzia.

Tokia: Ebro kalea 3 (1. poligonoa, 461. lurzatia).

Castejonen, 2023ko ekainaren 16an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2309415