134. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Jarduera lizentziaren eskaera.
Kamioi aparkalekua

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Javittes Pamplona SL.

Jarduera: kamioi aparkalekua.

Tokia: Ultzamako errepidea, 3. zenbakia, Ballariain.

Berriobeitin, 2023ko ekainaren 12an.–Jarduneko alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2309112