1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
139/2023 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariak emana, 2023ko deialdiaren oinarriak onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezko gaitasun probak egiteko.
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 13.1 artikuluan ezarrita dago ezen Nafarroako Foru Komunitatean ehiza lizentzia lehen aldiz eskuratu ahal izateko aurretik gainditu beharko direla gaitasun probak eta ehizarekin lotutako gaiei buruzko azterketak.
Gaitasun proba horien baldintzak eta edukia ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren 5. artikuluan garatu ziren, dekretu horren bidez onetsi baitzen Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua. Besteak beste, aipatzen du beharrezkoa dela prestakuntza ikastaro bat egitea, eta ezartzen du nahitaezkoa dela gaitasun probak honako hauei buruzko ezagutzak jasotzea: ehizaren lege arloko alderdiak, basa faunari buruzko ezagutza, ehizari eta segurtasunari buruzko metodoak, eta ehizarako arteak eta bitartekoak eta horien erabilera.
Xedapen horiek betez, bidezkoa da ezartzea zein diren aurtengo deialdiak eta baldintzak, ehizan estreinakoz aritu nahi dutenek froga dezaten beren ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezkoak diren ezagutzak dituztela.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabilita,
Horrenbestez, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenak ematen dizkidan eskumenak erabiliz (ebazpen horren bidez, besteak beste, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko titularrari eskuordetzen zaizkio Ingurumeneko zuzendari nagusiak zituen zenbait eskumen),
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezko gaitasun probak egiteko deialdia onestea, 2023rako.
2. Deialdi hori arautuko duten oinarriak eta betebeharrak, ebazpen honen eranskinean ageri direnak, onestea.
3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2021eko ekainaren 14an.–Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Olabe Velasco.
ERANSKINA.–2023KO DEIALDIAREN OINARRIAK, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO EHIZARAKO LEHENBIZIKO LIZENTZIA ADMINISTRATIBOA LORTZEKO BEHARREZKO GAITASUN PROBAK EGITEKO
Lehena.–Xedea.
Ebazpen honen xedea da prestakuntza ikastarorako eta probetarako deialdia egitea, ehizarako gaitasun ziurtagiria lortzeko. Ziurtagiri hori beharrezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ematen du lizentzia hori).
Izangai bakoitzak bi deialdi izanen ditu ehizarako gaitasun proba gainditzeko. Probara aurkezteko, nahitaezkoa da prestakuntza ikastaroa egitea.
Bigarrena.–Izena ematea.
1. Inskripzioa egiteko epea.
Lehenbiziko lizentzia lortzeko beharrezko gaitasun probetan inskripzioa egiteko epea, bai lehen deialdian eta bai bigarrenean, baita aldez aurretiko prestakuntza ikastaroa egiteko ere, bakarra izanen da, eta deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 egun geroago amaituko da.
2. Inskripzioak aurkezteko tokia:
Inskripziorako dokumentazioa telematika bidez aurkeztu beharko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren web-orrian dago eskuragarri (www.navarra.es), deialdiaren fitxan.
Halaber, inskripziorako behar den dokumentazioa Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko erregistroan aurkezten ahalko da (Gonzalez Tablas kalea 9 -31005 Iruña), Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, edo Nafarroako Gobernuaren Erregistroko beste edozein bulegotan (zerrenda Nafarroako Gobernuaren web-orrian ageri da: www.navarra.es), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.
Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, ziurtatu aurretik.
3. Inskripziorako behar den dokumentazioa:
a) Prestakuntza ikastaroa eta/edo azterketa egiteko inskripzio-orria, eransten den ereduaren araberakoa.
b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
c) Azterketa egiteko 12,48 euroko tasa ordaindu dela ziurtatzen duen ordainketa gutuna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legean ezarritakoa.
Tasa ordaindu izanaren frogagiria aurkezteak ez du inola ere aldatuko inskripzio-orria behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
Ordaindu ezean, izangaia baztertuko da.
Ikastaroa edo azterketa ez egiteak ez du tasa itzultzeko eskubiderik sortuko.
–Inskripzio-orria eta ordainketa-gutuna web honetan daude eskuragarri: https://www.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/convocatoria-para-realizar-el-examen-de-cazabaita Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan ere (Gonzalez Tablas kalea 9).
Hirugarrena.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gero, izangai onartuen eta baztertuen zerrenda www.navarra.es webgunean eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko iragarki-taulan argitaratuko dira (Iruñeko Gonzalez Tablas kalea 9).
Bazterturik gelditu direnek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrendak argitaratzen direnetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.
Erreklamazioak ebatzi eta gero, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.
Deialdian eskatzen diren baldintzak azterketan aurkezteko betetzen diren izangaien zerrenda, eta azterketa zer egun, ordu eta tokitan eginen den, https://www.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/convocatoria-para-realizar-el-examen-de-caza webgunean eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko iragarki-taulan argitaratuko dira (Iruñeko Gonzalez Tablas kalea 9).
Lehen deialdiko azterketa egin eta gero, emaitzak eta bigarren deialdiko azterketan onartutakoen zerrenda argitaratuko dira, baita bigarren azterketa zer egunetan, zer ordutan eta noiz eginen den ere.
Zerrenda hauek www.navarra.es https://www.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/convocatoria-para-realizar-el-examen-de-caza webgunean eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko iragarki-taulan argitaratuko dira (Iruñeko Gonzalez Tablas kalea 9) argitaratuko dira.
Laugarrena.–Prestakuntza ikastaroa.
1. "Nafarroako ehiztarien azterketa prestatzeko eskuliburuak (2013ko bertsioa)" eta "galderen liburuak (2016ko bertsioa)" dituzten edukiak lantzea du xede ikastaroak, baita izangaiei eskuliburua ulertzen laguntzea ere, ezagutza handitu eta azterketa gainditu dezaten. Halaber, ezagutza batzuk eman nahi dizkie parte-hartzaileei, etorkizunean ehiza-jardueran ari direnean baliagarriak izanen zaizkienak.
2. Gaitasun probak gainditu nahi dituzten izangai guztiek nahitaez egin behar dute ehiza arloko prestakuntza ikastaroa.
3. Ikastaroa on line izanen da. Ikastaroan sartzeko modua eta jarraibideak aurrerapen nahikoarekin argitaratuko dira https://www.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/convocatoria-para-realizar-el-examen-de-caza webgunean.
4. 2008tik urte honetara bitarte prestakuntza ikastaroan parte hartu izanaren ziurtagiria duten izangaiek ez dute prestakuntza ikastaroa berriz egin beharko.
5. Ikastaroa egiten dutenek ziurtagiri bat jasoko dute. Ziurtagiria nahitaezkoa da azterketara aurkeztu ahal izateko.
Bosgarrena.–Proben garapena eta edukia.
1. Deialdien egunak hauek izanen dira:
–Lehendabiziko deialdia: 2023ko irailaren 16an.
Lehenbiziko deialdiko onartuen zerrendan zehaztuko da izangai bakoitzak zer tokitan eta ordutan agertu behar duen.
–Bigarren deialdia: 2023ko urriaren 1ean.
Bigarren deialdiko onartuen zerrendan zehaztuko da izangai bakoitzak zer tokitan eta ordutan agertu behar duen.
Azterketara, aldean NANa eta boligrafoa dutela agertu beharko dute izangaiek.
Prestakuntza ikastaroaren bertaratze ziurtagiria eskuratzen duten izangaiek bakarrik egiten ahal dute azterketa.
Izangai guztiek eskubidea dute bi deialdietara aurkezteko.
2. Probaren deskribapena:
Azterketan test moduko 30 galdera izanen dira, teorikoak, idatziz erantzutekoak, kalifikazio epaimahaiak aldez aurretik aukeratuak 500 galderaren artean.
Https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/convocatoria-para-realizar-el-examen-de-caza webgunean daude eskuragarri "Nafarroako ehiztariaren azterketa prestatzeko eskuliburua, 2013ko bertsioa" eta "Galderen koadernoa, 2016ko bertsioa".
Erantzun zuzenek puntu 1 balioko dute, eta erantzun oker bakoitzarengatik 0,33 puntu kenduko dira. Erantzun gabeko galderek eta erantzun bat baino gehiago dutenek ez dute punturik emanen, ezta kenduko ere.
"Gai" kalifikazioa lortzeko beharrezkoa izanen da gutxienez 15 puntu lortzea.
Proba hori egiteko, ordubete izanen da.
Azterketa egitean ezin da erabili kalkulagailurik, telefono mugikorrik, smartwatch gailurik edo beste material edo gailurik, tinta urdin edo beltzeko boligrafoa ez bada.
Azterketatik bazterturik geldituko dira adierazten diren egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere, edo identitatea behar bezala frogatzen ez dutenak.
Seigarrena.–Gainditu duten izangaien zerrenda eta erreklamazioak.
Proba kalifikatu eta gero, bai lehen deialdian, baita bigarren deialdian ere, epaimahaiak izangaiek lortu dituzten emaitzen zerrendak jendaurrean jarriko ditu, www.navarra.es webgunean eta Nafarroako Gobernuko iragarki-taulan (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea 2).
Zazpigarrena.–Kalifikazio epaimahaia.
1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:
Epaimahaiburua: Alejandro Esquíroz Tainta jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ehiza Ataleko teknikaria.
Ordezkoa: Fermín Olabe Velasco jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendaria.
Epaimahaiko kidea: Esperanza Ursúa Sesma, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ehiza Ataleko teknikaria.
Ordezkoa: M.ª Carmen Primo Alfageme andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ehiza Ataleko teknikaria.
Idazkaria: Maite Cilveti ZazpeFermín andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko administraria.
Ordezkoa: María Rosario Erviti Esparza andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko administraria.
2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, kideen gehiengoa bertan ez bada.
3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.
EHIZA LIZENTZIA LORTZEKO IKASTAROAN ETA AZTERKETAN INSKRIPZIO-ORRIA
(Idatzi letra larriz, eta bete dena osorik).
Izen-deiturak | |
NANa | |
Helbidea (kalea, zk., pisua) | |
Herria | |
Posta kodea | |
Telefonoa | |
Helbide elektronikoa | |
Esan, mesedez, aurreko urteetan prestakuntza ikastaroa egin duzun edo ez (X bat jarri dagokion tokian). Baiezkoan, esan zer urtetan. EZ [ ] BAI [ ] urtea ............. |
Azaltzen dut Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezko gaitasun probak egiteko 2023ko deialdiko oinarriak oso-osorik onartzen ditudala.
Horregatik, eta aipatu deialdian eskatutako agiriak erantsita (NANaren fotokopia eta azterketako tasaren ordainketa gutuna),
Inskripzioa ESKATZEN DUT prestakuntza ikastaroa (ikus oin-oharra) eta gaitasun azterketa egiteko, ehizarako lehendabiziko lizentzia edukitzeko beharrezkoa den gaitasun ziurtagiria eskuratzeko.
___________________________ (e)n, 2023ko ________________ aren _____ (e)(a)n
Eskatzailearen sinadura
Argibideak eskatzailearentzat:
–Prestakuntza ikastaroa egiteko jarraibideak, eta 1. deialdiko zein 2. deialdiko azterketa egiteko izangai bakoitzari ezarriko zaion tokia eta ordua www.navarra.es webgunean argitaratuko dira, esteka honetan:
https://www.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/convocatoria-para-realizar-el-examen-de-caza?pageBackId=7571695
–Prestakuntza ikastaroa egitea nahitaezkoa da azterketara aurkeztu ahal izateko. Prestakuntza ikastaroaren bertaratze ziurtagiria eskuratzen duten izangaiek bakarrik egiten ahal dute azterketa.
–Prestakuntza ikastaroa 2008. urtetik urte honetara egin eta bertaratze ziurtagiria lortu duten izangaiek ez dute ikastaroa egin behar 2023ko deialdian.
–Ikastarora edo azterketara ez joateak ez du tasa itzultzeko eskubiderik sortuko.
Oharra: erregistro eta herritarren arretarako bulegoetan aurretiko hitzordua eskatu behar da (www.navarra.es webgunean sartu).
Eskaera egiteko inprimakia eta ordainketa-gutuna esteka honetan daude eskuragarri: https://www.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/convocatoria-para-realizar-el-examen-de-caza?pageBackId=7571695, baita Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan ere (Iruñeko Gonzalez Tablas kalea 9)
Kontsultak egiteko, bidali mezu elektronikoa caza@navarra.es helbidera edo deitu 848 42 67 33 telefonora.
BASOEN ETA EHIZAREN ZERBITZUKO ZUZENDARIA
DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA |
ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA: Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es Datuen babeseko ordezkaria: Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es |
ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA: Datu pertsonalak deialdi honekin lotutako tramiteak egiteko tratatuko dira. Datu pertsonalak prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran gordeko dira. |
ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.a) artikulua: interesduna ados da bere datu pertsonalak tratatzeko berariazko helburu baterako edo gehiagotarako. |
DATUEN NAZIOARTEKO LAGAPEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK: Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege betebeharra egon ezean. |
INTERESDUNEN ESKUBIDEAK: Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera igorri behar dio Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskaerari. |
DATUEN JATORRIA, INTERESDUNAK BERAK EMAN EZ DITUENEAN: Zure eskaerarako beharrezkoa bada, administrazio publikoaren eskuan dagoen informazioa egiaztatuko da. |
INFORMAZIO OSAGARRIA: Honako web-orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu |
Iragarkiaren kodea: F2309131