1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
122C/2023 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Orkoiengo Redin y Becerra SL (REYBESA) enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Orkoiengo Redin y Becerra SL (REYBESA) enpresaren hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31100472012013), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2023ko maiatzaren 3an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek (ELA) 2023ko irailaren 28an izenpetuta, eta bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.S
Nire eskudantziak erabiliz, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidatenak,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Redin y Becerra SL (REYBESA) enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31100472012013).
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.
Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2023ko ekainaren 7an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Orkoiengo Redin y Becerra SL (REYBESA) enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDF).
Iragarkiaren kodea: F2309023