134. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2058/2023 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikariaren (berdintasuna) lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, eta deialdiko lanpostuak bete gabe uzten baitira.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 853/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuk, I. eranskinean zerrendatzen direnak, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Horien artean erdi mailako teknikariaren lanpostua zegoen. Deialdi hori 2023ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1688/2023 Ebazpenaren bidez (Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan sartuta dagoena), onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikariaren (berdintasuna) lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Erreklamazioak egiteko eta, halakorik bada, egindako akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da, haiek aztertu ondoren, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, orobat, deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzea, ez baitago izangai onarturik.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikariaren (berdintasuna) lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Erdi mailako teknikariaren (berdintasuna) lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea, izangai bakar bat ere ez baita onartu. Lanpostu hutsak II. eranskinean zerrendatzen dira.

3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2023ko ekainaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez frogatzeagatik:

ARRAZUBI LABIANO, MIREN EDURNE

ROMAN PUERTA, PILAR

SUESCUN DE CARLOS, RAQUEL

II. ERANSKINA.–ERDI MAILAKO TEKNIKARIAREN (BERDINTASUNA) LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTUA

LANPOSTU HUTSAK

ERDI MAILAKO TEKNIKARIA (BERDINTASUNA)

11184

Iragarkiaren kodea: F2309163