133. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

201/2023 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, baimena ematen diona Bigarren Hezkuntzako Iruñeko Santa Catalina - Santísimo Sacramento ikastetxeari 2023-2024 ikasturtetik aurrera ingeleseko atal elebidunen programa eman dezan.

Urtarrilaren 24ko 9/2019 Ebazpenaren bidez, ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programen deialdia egin zen, sare itunduko ikastetxe gehiago sar zitezen, eta programa emateko oinarriak ezarri ziren.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean proposatu du baimena ematea Iruñeko Bigarren Hezkuntzako Santa Catalina - Santísimo Sacramento ikastetxe itunduari ingeleseko atal elebidunen programa emateko, horretarako sortutako batzordeak erabaki duelako betetzen dituela deialdi hartan ezarritako baldintzak eta betebeharrak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Bigarren Hezkuntzako Santa Catalina - Santísimo Sacramento ikastetxeari baimena ematea, 2023-2024 ikasturtetik aurrera ingeleseko atal elebidunen programa eman dezan.

Atal elebidunak Hezkuntza Departamentuak programaren deialdian ezarritako baldintzetan eta hango oinarrien arabera ezarriko dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta ikastetxe interesatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 30ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2308993