133. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URBIOLAKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Urbiolako Kontzejuak, 2023ko apirilaren 12an, erabaki zuen hasiera batez onestea Kontzejuaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Iragarkia 2023ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean.

Legeak jendaurrean egoteko ezartzen duen epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu orokorra behin betiko onetsirik gelditu da; hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 6.178,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 13.300,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 6.992,54 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 4.400,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 30.870,54 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 600,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 27.021,38 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 250,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.999,16 euro.

Gastuak, guztira: 30.870,54 euro.

Urbiolan, 2023ko ekainaren 13an.–Kontzejuko burua, Víctor Fernández Olea.

Iragarkiaren kodea: L2309107