133. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Kirol Patronatua desagerraraztea

Zangozako Udalak, 2023ko maiatzaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

1. "Zangozako Udalaren Kirol Patronatua" tokiko administrazio erakunde autonomoa desagerraraztea 2023ko ekainaren 30erako.

2. Zangozako Udalak Udalaren Kirol Patronatuaren ondasun zein eskubide eta betebeharren titulartasuna izanen du, eta patronatuaren aurrekontua likidatu eta Udalarenean txertatuko du. Kirol koordinatzailea da Patronatuko plantillako langile bakarra, eta Udalaren plantillan sartuko da aurreko lanpostuan zituen baldintza berdinekin.

3. Udalaren kirol zerbitzua sortzea; horren helburu nagusia izanen da kirola sustatzea, kirol eskolak sortzea, udalerriko biztanleentzako gorputz hezkuntza guzatzea, eta, orokorrean, kirol-jarduera eta instalazioak kudeatzeko beste edozein zeregin gauzatzea, ez badaude Udalak Servicios Deportivos de Sangüesa-Zangozako Kirol Zerbitzuak SL enpresari esleitutako lanen barnean.

Zangozan, 2023ko ekainaren 14an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2309153