133. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

2023ko ekainaren 14an, honako ebazpen hau eman zuen Azkoiengo alkateak:

Jarraikiz abenduaren 23ko 35/1994 Legeari eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibideari (alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa, loturik dagoena Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta ondokoekin), eta erabiliz dauzkadan ahalmenak, zeinak jasorik baitaude Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan, esleiturik ditudan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–María Dolores Armendariz Lopetegui zinegotziaren esku uztea Alkatetza honi dagozkion eginkizunak 11/23 ezkontza zibila egiteko. Ezkontza hori 2023ko uztailaren 1ean eginen da, eta dagozkion izapideak Azkoiengo Erregistro Zibilean ari dira egiten. Eskuordetzeak ebazpen honen datatik hasita hartuko du indarra.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hori guztia aditzera ematen da, bete dadin ezarrita dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Azkoienen, 2023ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2309158