133. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2063/2023 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Pedro José Giral Villalta jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Urologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean Urologia barrutiko fakultatibo espezialista lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 10eko 374E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko apirilaren 26an deialdiaren web fitxan argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten hautagaiak izendatzeko proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1763/2023 Ebazpenaren bidez izendatu ziren izendapen proposamenean sartutako hautagaiak.

Geroago, Garazi López Ubillos andreari borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari zelako, eta, horretan oinarrituta, 2023ko ekainaren 6an deialdiaren web fitxan izendapen osagarriaren proposamena argitaratu zen, bertan Pedro José Giral Villalta jauna sartuta.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Pedro José Giral Villalta jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Urologiako barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta plantillan 71211 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionario araubidekoa, Tuterako Reina Sofia ospitaleari atxikita dagoena.

2. Izendatutako izangaiak lanpostuaren jabetza hartu beharko du 2023ko ekainaren 27an.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2023ko ekainaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2309066