132. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

270/2023 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita jarduera ekonomikoak garatzeko udal poligono eta lokalak sustatzeko dirulaguntzen 2023ko deialdiaren zuzkidura ekonomikoa.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 52/2023 Ebazpenaren bidez, udal poligono eta lokalak sustatzeko dirulaguntzen deialdia onetsi zen, indarreko ekitaldikoa, horietan tokiko jarduera ekonomikoak garatzeko xedearekin; deialdiak 500.000,00 euroko gastu baimendua du 2023ko gastu-aurrekontuko "Jarduera ekonomikoen udal poligonoetarako laguntzak" izeneko 810001-81100-7609-458100 partidaren kargura, eta 600.000 euroko gastua, berriz, 2024ko aurrekontuan dagokion partidaren kargura.

Deialdian aurreikusita dago zenbatekoa handitzeko aukera, baldin eta baimendutako gastua aurkeztutako eskaera guztiei erantzuteko nahikoa ez bada, 800.000 euro gehienez, indarrean dagoen 2023ko gastuen aurrekontuko "Jarduera ekonomikoen udal poligonoetarako laguntzak" izeneko 810001-81100-7609-458100 partidaren kargura, eta 1.100.000 euro gehienez, 2024koan dagokion partidaren kargura.

Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten hamahiru eskaerek 3.284.403,32 euroko inbertsio babesgarria justifikatu dute hasiera batean, eta, beraz, 1.511.408,31 euroko dirulaguntza legokioke guztira.

Komeni da aurrekontu babesgarriaren zatirik handienari erantzutea, eta, beraz, deialdiaren zuzkidura ekonomikoa handitu behar da.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea jarduera ekonomikoak garatzeko udal poligono eta lokalak sustatzeko dirulaguntzen 2023ko deialdiaren zuzkidura ekonomikoa, 300.000 euro gehituta, 2023ko gastuen aurrekontuko "Jarduera ekonomikoen udal poligonoetarako laguntzak" izeneko 810001-81100-7609-458100 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2023ko ekainaren 15ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2309317