132. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

245/2023 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez esleitzen baitira laneko medikuntzako mediku espezialisten lanpostu batzuk, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzekoak.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 21eko 67/20230 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laneko medikuntzako mediku espezialisten 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Ebazpen hori 2023ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13koan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak martxoaren 31n emandako 157/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen laneko medikuntzako mediku espezialisten 2 lanpostu huts, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoak, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. 2023ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 21ekoan, argitaratu zen ebazpen hori.

Lanpostuak aukeratzeko epea bukatuta, bidezkoa da lanpostuak esleitzea interesdunak eskatutakoarekin bat.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta haren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako laneko medikuntzako mediku espezialisten lanpostu hutsak ondotik adierazten diren izangaiei esleitzea, lekualdatze lehiaketa egin ondotik:

–Sagasti Lacalle, María Ángeles, destinoa Iruñean duen lanpostu bat, 4239 zenbakikoa.

–Iturgaiz Gorena, María Pilar, destinoa Iruñean duen lanpostu bat, 1683 zenbakikoa.

2. Izendatutako lehiakideek 10 egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe horretan lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak galduko ditu esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedaturikoarekin bat.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atalera, Funtzio Publikoko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, Lan Osasunaren Zerbitzura, Laneko Osasuna Zaintzeko Atalera eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko ekainaren 14an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.

Iragarkiaren kodea: F2309228