132. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04504 NL.
Jendaurreko informazioa.
Araitzen ur publikoen aprobetxamendurako eskaera

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Julian Urreaga Elordi.

Helbidea: Urreaga etxea, Atallu, 31891-Araitz (Nafarroa).

Ibaiaren edo errekaren izena: Meala iturburua.

Eskatutako emaria: 0,3 l/s.

Tokia: Meala (1. poligonoa, 213. lurzatia).

Udal mugartea eta probintzia: Araitz (Nafarroa).

Xedea: abeltzaintzarako eta ureztaketarako erabilera.

Obren azalpen laburra eta helburua:

iturburuko ura kutxatila baten bidez hartzen da. Kutxatila horretatik 200 m-ko luzera duen hodi bat abiatzen da, 3000 l-ko edukiera duen ur-biltegi bateraino. Biltegi horretatik hornitzen dira baratze bat eta ardientzako aska batzuk.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Araizko udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko ekainaren 13an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2309090