3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
2023-EXT-25. Kasedan energia elektrikoa ekoizteko emakida-eskubidea azkentzea
Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Ur komisarioak 2023ko maiatzaren 10ean hartutako Erabakiaren bidez, honako emakida eskubidea azkentzeko espedientea ireki da ofizioz, epea iraungi delako: Aragoi ibaian azaleko uren 70.000 l/s-ko emarirako emakida-eskubidea, industrian erabiltzeko, Kaseda II zentral hidroelektrikoan energia elektrikoa ekoizteko, Kasedako udal-mugartean (Nafarroa). Eskubide hori Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 2000ko maiatzaren 30eko ebazpen baten bidez eman zitzaion Energía Hidroeléctrica de Navarra SAri.
Egun, emakida-eskubidea Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Ur Erregistroko A ataleko 22. liburuko 58. orrian dago inskribatuta Acciona Generación Renovable SAUren izenean, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2005eko uztailaren 7an ebazpena eman baitzuen transferentzia egiteko eta 2021eko abenduaren 22an titularraren izena aldatzeko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost (25) egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientearen eskaera eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.
Halaber, epe horretan eskuragarri egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Informazio Publikoaren Zerbitzuan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara), eta beharrezkoa da horretarako aldez aurretik hitzordua eskatzea 976 711 000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbidean.
Zaragozan, 2023ko maiatzaren 25ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E2309011