2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Udal Plan Orokorra
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren maiatzaren 11ko 96E/2023 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Alesbesko Udal Plan Orokorraren espedientea, udal honek sustatua. Behar zen iragarkia 2023ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an.
Foru agindu horretan xedatua betez, dagozkion hirigintza araudia eta katalogoa argitaratzen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Hirigintza araudi honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.
Alesbesen, 2023ko ekainaren 7an.–Jarduneko alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Udal Plan Orokorra (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2309062