132. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Xehetasun-azterketa, 03. Jarduera Ekonomikoaren Sektoreko 568. lurzatian eta 1. poligonoko 276. lurzatian. Behin betiko onespena

Garesko Udalak, 2023ko maiatzaren 22an egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa, 03. JESko 568. lurzatiari eta 1. poligonoko 276. lurzatiari dagozkien gehieneko eraikuntza-lerrokadurak ezartzeko, Promociones Aramaio SLU enpresak sustaturik.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Garesen, 2023ko ekainaren 7an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2309059