132. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia Zildozko 1. poligonoko 5. eta 20. lurzatietan. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2023ko apirilaren 13an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Zildozko 5. poligonoko 5. eta 20. lurzatietan, Raquel Zuza Villanuevak sustatua.

Hasierako onespena 2022ko irailaren 1ean egindako osoko bilkuran eman zen. Hori 2022ko 189. Nafarroako Aldizkari ofizialean, irailaren 22koan, argitaratu zen, eta ez du inork alegaziorik aurkeztu jendaurreko epean.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa.

Ezkabarten, 2023ko apirilaren 13an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2309123