2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Araudia, Udal Plan Orokorrean egindako aldaketarena, energia berriztagarrien instalazioak jartzeko gainazalen erregulazioari buruz
Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak maiatzaren 25ean emandako 103E/2023 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Oltza Zendeako Udal Plan Orokorra aldatzeko espedientea, udalak berak sustatuta. Aldaketak, hain zuzen, eragiten dio energia berriztagarrien instalazioak jartzeko gainazalen erregulazioari
Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Oltza zendean, 2023ko ekainaren 6an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2308890