132. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Akats zuzenketa Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan egindako aldaketan

2023ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 28koan, argitaratu zen Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan egindako aldaketaren behin betiko onspenaren iragarkia. Hartan zenbait akats direla ikusirik, zuzendu egiten dira, honela:

1.–5. artikulua.

Honela dioen tokian:

5. artikulua. Eskolan ikastaroa hasitakoan onartzen diren ikasleek matrikula osoa ordainduko dute, eta irakaskuntzari dagozkion tarifak, berriz, ikastaroari falta zaizkion hilabeteen arabera, izena zer hilabetetan ematen den, hura barne dela.

Jadanik matrikulaturik egonik beren borondatez Eskola utzi nahi duten ikasleek idatziz eskatu beharko dute, ez baita ahozko eskaerarik onartuko. Eskola uzteak honako ondorio hauek ekarriko ditu:

a) Ez zaie inondik ere itzuliko matrikulagatik ordaindutako zenbatekoa.

b) Uzteko eskaera irailaren 5a baino lehen egiten bada, ez da ordainduko 4. artikuluan aipatu diren epeen kuota bat ere.

c) Uzteko eskaera egiten bada irailaren 5aren ondoren eta abenduaren 1a baino lehen, lehen epea baizik ez da ordainduko 4. artikuluan aipatu direnetarik.

d) Uzteko eskaera abenduaren 1aren ondoren eta martxoaren 1a baino lehen egiten bada, lehen eta bigarren epeak baizik ez dira ordainduko 4. artikuluan aipatu direnetarik.

e) Uzteko eskaera martxoaren 1aren ondoren egiten bada, ordaindu beharko dira 4. artikuluan aipatu hiru epeak.

Honela behar du:

5. artikulua. Eskolan ikastaroa hasitakoan onartzen diren ikasleek matrikula osoa ordainduko dute, eta irakaskuntzari dagozkion tarifak, berriz, ikastaroari falta zaizkion hilabeteen arabera, izena zer hilabetetan ematen den, hura barne dela.

Jadanik matrikulaturik egonik beren borondatez Eskola utzi nahi duten ikasleek idatziz eskatu beharko dute, ez baita ahozko eskaerarik onartuko. Eskola uzteak honako ondorio hauek ekarriko ditu:

a) Ez zaie inondik ere itzuliko matrikulagatik ordaindutako zenbatekoa.

b) Uzteko eskaera irailaren 15a baino lehen gertatzen bada, ez da 4. artikuluan aipatu diren epeen kuota bakarrik ere ordainduko.

c) Uzteko eskaera egiten bada irailaren 15aren ondoren eta abenduaren 1a baino lehen, lehen epea baizik ez da ordainduko 4. artikuluan aipatu direnetarik.

d) Uzteko eskaera abenduaren 1aren ondoren eta martxoaren 1a baino lehen egiten bada, lehen eta bigarren epeak baizik ez dira ordainduko 4. artikuluan aipatu direnetarik.

e) Uzteko eskaera martxoaren 1aren ondoren egiten bada, ordaindu beharko dira 4. artikuluan aipatu hiru epeak.

2.–Ikastaroak, irakasgaiak eta prestakuntza saioak.

Honela dioen tokian:

B epigrafea.–II. mailako ikastaroak:

Maila hau zuzentzen zaie zazpi-zortzi urtetik hamabi-hamahiru urtera bitarteko ikasleei. Haren ezaugarria da instrumentu-praktika egitea, banaka nahiz taldean, bai eta, harekin batera, musikaren prestakuntza globalizatua ere ematea, musika hizkuntzaren bitartez.

Ikastaroak, irakasgaiak eta saioak:

1. ikasmaila, 7-8 urte

Musika Hizkuntza + Abesbatza integratua: astean 2 saio, 55 minutukoak.

Instrumentua: astean eskola bat, 25-60 minutukoa.

Prestakuntza osagarria (borondatezkoa): Abesbatza - Astean saio bat, 45 minutukoa.

2. ikasmaila, 8-9 urte

3. ikasmaila, 9-10 urte

4. ikasmaila, 10-11 urte

Musika Hizkuntza: astean 2 saio, 55 minutukoak.

Instrumentua: astean eskola bat, 25-60 minutukoa.

Instrumentu-espezialitateari dagokion instrumentu-taldea: astean 45-60 minutu.

Prestakuntza osagarria (borondatezkoa): Abesbatza - Astean saio bat, 45 minutukoa.

–II. mailan nahitaezko irakasgai hauek daude:

a) Musika Hizkuntza: taldean gehienez ere 12 ikasle izanen dira, eta gutxienez ere, 6; kopurua txikiagoa baldin bada, eskola-denbora izanen da ikasle kopuruaren araberakoa.

Adina dela eta, Musika Hizkuntzako 2., 3., 4., 5. edo 6. ikasmaila ikasi behar duten ikasle berriek sarrera proba bat gainditu beharko dute.

Aurreko musika ezagutzarik ez badute, talde berria (sarbideko ikastaroak) eratzen baldin bada baizik ez dute lekua lortuko. Talde horrek betiere ezarritako gutxienekoa bete beharko du (6 ikasle).

b) Instrumentua, modalitate hauek daudela:

1., 2. eta 3. ikasmailetan, ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte (2-3ko taldetan, instrumentu-espezialitatearen arabera).

Musika Eskolako ikastaroetan, 4., 5. eta 6. ikasmailetan, ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte (2-3ko taldetan, instrumentu-espezialitatearen arabera).

4. ikasmailako Kontserbatoriorako Prestakuntzako ikastaroan, ikasleek astean 30 minutuko eskola bat hartuko dute, banakakoa.

Kontserbatoriorako Prestakuntzako ikastaroetan, 5. eta 6. ikasmailetan, ikasleek astean 40 minutuko eskola bat hartuko dute, banakakoa.

c) Espezialitate bakoitzari dagokion instrumentu-taldea.

Irakasgai hau eginen da II. mailako 4. ikasmailatik aurrera (astean 60 minutu, gutxienez 6 ikaslerentzat).

Instrumentu-taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, eskola-denbora izanen da ikasle kopuruaren araberakoa.

–II. mailan borondatezko eta hautazko irakasgai hauek daude:

a) Abesbatza-Eskolania.

Taldekako espazio eta irakasgaia da, xede nagusitzat duena gutxieneko ezagutzak eskuratzea ahots teknikaren arloan. Abesbatzaren bidez, taldekako interpretazio-praktika ere eskuratzen du ikasleak.

1., 2. eta 3. ikasmailetako ikasle guztiek eginen dute Abesbatza irakasgaia, Musika Hizkuntzan integratua baitago.

Borondatez: 4., 5. eta 6. ikasmailetako ikasleek Eskolania irakasgai hau hartzen ahalko dute (talde honetan sartzen ahalko dira 1., 2. eta 3. ikasmailetakoak, irakasgaia indartu nahi badute).

b) Bigarren instrumentu-espezialitatea:

Ikasle ohiek baino ez dute izanen bigarren instrumentu-espezialitate bat egiteko aukera.

Bigarren instrumentu bat ikasi gogo duen ikasleak dagokion eskaera aurkeztu beharko du, matrikula berritzeko dokumentazioarekin batera. Zentroak hori egiteko aukera aztertuko du, antolaketaren eta hutsik gelditzen diren lekuen arabera, arau honen 7. artikuluan jaso bezala.

Eskola-denborak izanen dira ikasiko den instrumentuaren ikasmailaren arabera lehendik ezarritakoak.

Instrumentu-eskolak pareko adin eta instrumentu-mailen arabera antolatuko dira.

Honelakoetan baizik ez da emanen banakako instrumentu-eskola, astean 25 minutukoa (30 minutu astean II. mailako 2. zikloan, hots, 4., 5. eta 6. ikasmailetan):

Ikasle bakarra badago ikastaroan matrikulatua.

Irakasleek halako ikasle batez emandako orientabide baten kariaz, haren prestakuntzaren mesedetan, pedagogikoki arrazoiturik eta zuzendaritza taldeak oniritzia ematen badu.

2. ikasmaila edo goragokoa ikasi behar duten ikasle berriek mailakatze proba bat egin eta Musika Hizkuntzako talde baterako lekua erdietsi ondoan, irakasleek uste badute instrumentu-mailan ez dela pareko ikaslerik taldekako eskolak antolatzeko.

Zer eskari dagoen, horren arabera baloratuko da instrumentu berriak sartzea, gutxienez ere 4 lagun badaude espezialitate berean interesaturik. Espezialitate hori ezarriko da, baldin eta interesaturik dauden 4 lagunek (gutxienez) dagokion matrikula formalizatzen badute.

Honela behar du:

B epigrafea.–II. mailako ikastaroak:

Maila hau zuzentzen, gutxi gorabehera, zaie zazpi-zortzi urtetik hamabi-hamahiru urtera bitarteko ikasleei. Haren ezaugarria da instrumentu-praktika egitea, banaka nahiz taldean, bai eta, harekin batera, musikaren prestakuntza globalizatua ere ematea, musika hizkuntzaren bitartez.

–Ikastaroak, irakasgaiak eta saioak:

1. ikasmaila.

7-8 urte gutxi gorabehera.

Musika Hizkuntza: astean 2 saio, 45 minutukoak

Instrumentua: 25-60 minutuko eskola astean

2. eta 3. ikasmailak.

8-10 urte gutxi gorabehera.

Musika Hizkuntza + Abesbatza integratua: astean 2 saio, 55 minutukoak.

Instrumentua: 25-60 minutuko eskola astean

Prestakuntza osagarria (borondatezkoa): Abesbatza - Astean saio bat, 45 minutukoa.

4., 5. eta 6. ikasmailak.

10-13 urte gutxi gorabehera.

Musika Hizkuntza: astean 2 saio, 55 minutukoak

Instrumentua: 25-60 minutuko eskola astean

Instrumentu-espezialitateari dagokion instrumentu-taldea: astean 45-60 minutu.

Prestakuntza osagarria (borondatezkoa): Abesbatza - Astean saio bat, 45 minutukoa.

–II. mailan nahitaezko irakasgai hauek daude:

a) Musika Hizkuntza: taldean gehienez ere 12 ikasle izanen dira, eta gutxienez ere, 6; kopurua txikiagoa baldin bada, eskola-denbora izanen da ikasle kopuruaren araberakoa.

Musika Hizkuntza ikasi nahi duten 8 urtetik gorako ikasleek beren musika-ezagutzari dagokion ikasmailan matrikulatzen ahalko dira. Ezagutzari hori eskolako irakasleek zehaztuko dute, eta ez adinak.

b) Instrumentua, modalitate hauek daudela:

1., 2. eta 3. ikasmailetan, ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte (2-3ko taldetan, instrumentu-espezialitatearen arabera).

Musika Eskolako ikastaroetan, 4., 5. eta 6. ikasmailetan, ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte (2-3ko taldetan, instrumentu-espezialitatearen arabera).

4. ikasmailako Kontserbatoriorako Prestakuntzako ikastaroan, ikasleek astean 30 minutuko eskola bat hartuko dute, banakakoa.

Kontserbatoriorako Prestakuntzako ikastaroetan, 5. eta 6. ikasmailetan, ikasleek astean 40 minutuko eskola bat hartuko dute, banakakoa.

c) Espezialitate bakoitzari dagokion instrumentu-taldea.

Irakasgai hau eginen da II. mailako 4. ikasmailatik aurrera (astean 60 minutu, gutxienez 6 ikaslerentzat).

Instrumentu-taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, eskola-denbora izanen da ikasle kopuruaren araberakoa.

–II. mailan borondatezko eta hautazko irakasgai hauek daude:

a) Abesbatza-Eskolania.

Taldekako espazio eta irakasgaia da, xede nagusitzat duena gutxieneko ezagutzak eskuratzea ahots teknikaren arloan. Abesbatzaren bidez, taldekako interpretazio-praktika ere eskuratzen du ikasleak.

2. eta 3. ikasmailetako ikasle guztiek eginen dute Abesbatza irakasgaia, Musika Hizkuntzan integratua baitago.

4., 5. eta 6. ikasmailetako ikasleentzat borondatezkoa izanen da Eskolania irakasgaia.

b) Bigarren instrumentu-espezialitatea:

Ikasle ohiek baino ez dute izanen bigarren instrumentu-espezialitate bat egiteko aukera.

Bigarren instrumentu bat ikasi gogo duen ikasleak dagokion eskaera aurkeztu beharko du, matrikula berritzeko dokumentazioarekin batera. Zentroak hori egiteko aukera aztertuko du, antolaketaren eta hutsik gelditzen diren lekuen arabera, arau honen 7. artikuluan jaso bezala.

Eskola-denborak izanen dira ikasiko den instrumentuaren ikasmailaren arabera lehendik ezarritakoak.

Instrumentu-eskolak pareko adin eta instrumentu-mailen arabera antolatuko dira.

Honelakoetan baizik ez da ematen ahalko bakarkako eskola, astean 25 minutukoa:

Ikasle bakarra badago ikastaroan matrikulatua.

Irakasleek halako ikasle batez emandako orientabide baten kariaz, haren prestakuntzaren mesedetan, pedagogikoki arrazoiturik eta zuzendaritza taldeak oniritzia ematen badu.

2. ikasmaila edo goragokoa ikasi behar duten ikasle berriek mailakatze proba bat egin eta Musika Hizkuntzako talde baterako lekua erdietsi ondoan, irakasleek uste badute instrumentu-mailan ez dela pareko ikaslerik taldekako eskolak antolatzeko.

Zer eskari dagoen, horren arabera baloratuko da instrumentu berriak sartzea, gutxienez ere 4 lagun badaude espezialitate berean interesaturik. Espezialitate hori ezarriko da, baldin eta interesaturik dauden 4 lagunek (gutxienez) dagokion matrikula formalizatzen badute.

3.–Ikastaroak, irakasgaiak eta prestakuntza saioak.

Honela dioen tokian:

C epigrafea.–III. mailako ikastaroak:

Maila hau zuzentzen zaie hamahiru-hamalau urtetik hamazazpi-hemezortzi urtera bitarteko ikasleei. Ikasleak dira II. maila zentroan gainditu dutenak edo matrikula egin aurretik sarrera proba bat gainditu dutenak.

Instrumentuak taldean jotzea bultzatzen da maila honetan, eta helburua da ikasleak egiazko musika-autonomia izatea.

–Ikastaroak, irakasgaiak eta saioak:

1. ikasmaila, 13-14 urte

Konboa-musika modernoko taldeak (60 minutu astean).

Instrumentua, 25-60 minutuko eskola astean.

Espezialitateari dagokion instrumentu-taldea (60 minutu astean).

2. ikasmaila, 14-15 urte

3. ikasmaila, 15-16 urte

4. ikasmaila, 16-17 urte

5. ikasmaila, 17-18 urte

1.–III. maila honetako nahitaezko irakasgaiak:

Ikasleak atal honetan azaltzen diren nahitaezko irakasgaiak eginen ditu, ikasturte bakoitzean hartzen duen prestakuntza aukeraren arabera:

1. aukera: Instrumentua + Konboa + Instrumentu-taldea (Big Banda, Perkusio Taldea, Gitarra Taldea).

2. aukera: Instrumentua + Konboa.

3. aukera: Instrumentua + Instrumentu-taldea (Big Banda, Perkusio Taldea, Gitarra Taldea).

a) Konboa, taldean gehienez ere 8 ikasle izanen dira, eta gutxienez ere, 4; kopurua txikiagoa baldin bada, eskola-denbora izanen da ikasle kopuruaren araberakoa.

b) Instrumentua:

–Ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte (2-3ko taldetan, instrumentu-espezialitatearen arabera).

c) Espezialitate bakoitzari dagokion instrumentu-taldea.

–Irakasgai hau eginen da II. mailako 4. ikasmailatik aurrera (astean 60 minutu, gutxienez 6 ikaslerentzat).

Instrumentu-taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, eskola-denbora izanen da ikasle kopuruaren araberakoa.

2.–III. maila honetako borondatezko eta hautazko irakasgaiak.

Maila honetako ikasle guztientzat, irakasgai hauek ezartzen dira:

a) Eskolania.

Taldekako espazio eta irakasgaia da, xede nagusitzat duena ezagutzak garatzea ahots teknikaren arloan. Eskolaniaren bidez, taldekako interpretazio-praktika ere eskuratzen du ikasleak.

–Borondatezko irakasgaia.

b) Bigarren instrumentu-espezialitatea:

Ikasle ohiek baino ez dute izanen bigarren instrumentu-espezialitate bat egiteko aukera.

Bigarren instrumentu bat ikasi gogo duen ikasleak dagokion eskaera aurkeztu beharko du, matrikula berritzeko dokumentazioarekin batera. Zentroak hori egiteko aukera aztertuko du, antolaketaren eta hutsik gelditzen diren lekuen arabera, arau honen 7. artikuluan jaso bezala.

–Hautazko irakasgaia.

Eskola-denborak izanen dira ikasiko den instrumentuaren ikasmailaren arabera lehendik ezarritakoak.

Ikasleek hala eskaturik eta instrumentu-espezialitateko irakaslea elebiduna baldin bada, banakako eskolak euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen ahalko dira.

Instrumentu-eskolak pareko adin eta instrumentu-mailen arabera antolatuko dira.

Honelakoetan baizik ez da emanen banakako instrumentu-eskola, astean 30 minutukoa:

Ikasle bakarra badago ikastaroan matrikulatua.

Irakasleek halako ikasle batez emandako orientabide baten kariaz, haren prestakuntzaren mesedetan, pedagogikoki arrazoiturik eta zuzendaritza taldeak oniritzia ematen badu.

Ikasle berriek mailakatze proba bat egin eta Musika Hizkuntzako talde baterako lekua erdietsi ondoan, irakasleek uste badute instrumentu-mailan ez dela pareko ikaslerik taldekako eskolak antolatzeko.

Zer eskari dagoen, horren arabera baloratuko da instrumentu berriak sartzea, gutxienez ere 4 lagun badaude espezialitate berean interesaturik. Espezialitate hori ezarriko da, baldin eta interesaturik dauden 4 lagunek (gutxienez) dagokion matrikula formalizatzen badute.

Honela behar du:

C epigrafea.–III. mailako ikastaroak:

Maila hau zuzentzen zaie hamahiru-hamalau urtetik hamazazpi-hemezortzi urtera bitarteko ikasleei. Ikasleak dira II. maila zentroan gainditu dutenak edo matrikula egin aurretik sarrera proba bat gainditu dutenak.

Instrumentuak taldean jotzea bultzatzen da maila honetan, eta helburua da ikasleak egiazko musika-autonomia izatea.

Ikastaroak, irakasgaiak eta saioak:

1. ikasmaila, 13-14 urte gutxi gorabehera

Konboa-musika modernoko taldeak (60 minutu astean).

Instrumentua, 25-60 minutuko eskola astean.

Espezialitateari dagokion instrumentu-taldea (60 minutu astean).

2. ikasmaila, 14-15 urte gutxi gorabehera

3. ikasmaila, 15-16 urte gutxi gorabehera

4. ikasmaila, 16-17 urte gutxi gorabehera

5. ikasmaila, 17-18 urte gutxi gorabehera

1.–III. maila honetako nahitaezko irakasgaiak:

Ikasleak atal honetan azaltzen diren nahitaezko irakasgaiak eginen ditu, ikasturte bakoitzean hartzen duen prestakuntza aukeraren arabera:

–1. aukera: Instrumentua + Konboa + Instrumentu-taldea (Big Banda, Perkusio Taldea, Gitarra Taldea).

–2. aukera: Instrumentua + Konboa.

–3. aukera: Instrumentua + Instrumentu-taldea (Big Banda, Perkusio Taldea, Gitarra Taldea).

a) Konboa, taldean gehienez ere 8 ikasle izanen dira, eta gutxienez ere, 4; kopurua txikiagoa baldin bada, eskola-denbora izanen da ikasle kopuruaren araberakoa.

b) Instrumentua:

–Ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte (2-3ko taldetan, instrumentu-espezialitatearen arabera).

c) Espezialitate bakoitzari dagokion instrumentu-taldea.

Astean 60 minutuko irakasgaia da, gutxienez 6 ikasleko taldean ematekoa. Instrumentu-taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, eskola-denbora izanen da ikasle kopuruaren araberakoa.

2.–III. maila honetako borondatezko eta hautazko irakasgaiak.

Maila honetako ikasle guztientzat, irakasgai hauek ezartzen dira:

a) Eskolania.

Taldekako espazio eta irakasgaia da, xede nagusitzat duena ezagutzak garatzea ahots teknikaren arloan. Eskolaniaren bidez, taldekako interpretazio-praktika ere eskuratzen du ikasleak.

–Borondatezko irakasgaia.

b) Bigarren instrumentu-espezialitatea:

Ikasle ohiek baino ez dute izanen bigarren instrumentu-espezialitate bat egiteko aukera.

Bigarren instrumentu bat ikasi gogo duen ikasleak dagokion eskaera aurkeztu beharko du, matrikula berritzeko dokumentazioarekin batera. Zentroak hori egiteko aukera aztertuko du, antolaketaren eta hutsik gelditzen diren lekuen arabera, arau honen 7. artikuluan jaso bezala.

–Hautazko irakasgaia.

Eskola-denborak izanen dira ikasiko den instrumentuaren ikasmailaren arabera lehendik ezarritakoak.

Instrumentu-eskolak pareko adin eta instrumentu-mailen arabera antolatuko dira.

Honelakoetan baizik ez da emanen banakako instrumentu-eskola, astean 25 minutukoa:

Ikasle bakarra badago ikastaroan matrikulatua.

Irakasleek halako ikasle batez emandako orientabide baten kariaz, haren prestakuntzaren mesedetan, pedagogikoki arrazoiturik eta zuzendaritza taldeak oniritzia ematen badu.

Ikasle berriek mailakatze proba bat egin eta Musika Hizkuntzako talde baterako lekua erdietsi ondoan, irakasleek uste badute instrumentu-mailan ez dela pareko ikaslerik taldekako eskolak antolatzeko.

Zer eskari dagoen, horren arabera baloratuko da instrumentu berriak sartzea, gutxienez ere 4 lagun badaude espezialitate berean interesaturik. Espezialitate hori ezarriko da, baldin eta interesaturik dauden 4 lagunek (gutxienez) dagokion matrikula formalizatzen badute.

4.–Tarifen eranskina.

Honela dioen tokian:

B epigrafea.–II. mailako ikastaroak:

Ikastaroan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 64,13 euro.

1., 2. eta 3. ikasmailetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 699,89 euro ikastaro bakoitzeko Antsoainen erroldatuentzat, eta 1.118,15 euro erroldatu gabeentzat.

Musika Eskolako 4., 5. eta 6. ikasmailetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 699,89 euro ikastaro bakoitzeko Antsoainen erroldatuentzat, eta 1.118,15 euro erroldatu gabeentzat.

Kontserbatoriorako Prestakuntzako 4., 5. eta 6. ikasmailetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 773,62 euro ikastaro bakoitzeko Antsoainen erroldatuentzat, eta 1.235,95 euro erroldatu gabeentzat.

Bigarren instrumentu-espezialitate baten irakaskuntzagatik: 373,32 euro Antsoainen erroldatuentzat, eta 596,28 euro erroldatu gabeentzat.

Hezkuntza premia berezietara ("Aniztasunari erantzutea") egokituriko musika irakaskuntzagatik: 607,82 euro Antsoainen erroldatuentzat, eta 970,84 euro erroldatu gabeentzat. Hasiera batez, Instrumentuko eta Instrumentu-taldeko eskolak hartuko dituzte.

Hezkuntza premia berezietara ("Aniztasunari erantzutea") egokituriko musika irakaskuntzagatik: 607,82 euro Antsoainen erroldatuentzat, eta 970,84 euro erroldatu gabeentzat. Hasiera batez, instrumentuko eta musika-hizkuntzako eskolak hartuko dituzte.

5.–Tarifen eranskina.

Honela dioen tokian:

C epigrafea.–III. mailako ikastaroak:

Ikastaroan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 64,13 euro.

1., 2., 3., 4. eta 5. ikasmailetako irakasgaien irakaskuntzagatik:

–1. aukera: Instrumentua + Konboa + Instrumentu-taldea: 699,89 euro ikastaro bakoitzeko Antsoainen erroldatuentzat, eta 1.118,15 euro ikastaro bakoitzeko erroldatu gabeentzat.

–2. aukera: Instrumentua + Konboa: 622,20 euro ikastaro bakoitzeko Antsoainen erroldatuentzat, eta 924,12 euro ikastaro bakoitzeko erroldatu gabeentzat.

–3. aukera: Instrumentua + Instrumentu-taldea: 570,36 euro ikastaro bakoitzeko Antsoainen erroldatuentzat, eta 846,18 euro ikastaro bakoitzeko erroldatu gabeentzat.

Antsoainen, 2023ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2308401