2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
RIBAFORADA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Ribaforadako alkate udalburuak ekainaren 9ko 76/2023 Ebazpena eman du, zeinaren bidez Ribaforadako Udaleko funtzionario izendatzen baita Ana Carmen Bozal Orta, puntu gehien dituen izangaia baita eskola publikoko D mailako atezainaren eta askotariko eginkizunetarako langilearen lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian. Lanpostu hori sartzen da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legean (foru lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdia 2022ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 24an, eta haren akats zuzenketa 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an. Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren xedapen zatia:
"Lehenengoa.–Ana Carmen Bozal Orta Ribaforadako Udaleko funtzionario izendatzea, lanaldi osoa bete dezan eskola publikoko D mailako atezainaren eta askotariko eginkizunetarako langilearen lanpostu huts bat, plantilla organikoan agertzen diren osagarriekin eta aipatu lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian aipatutako eginkizunekin. Lanpostu hori sarturik dago aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Bigarrena.–Deialdiaren 11.4 oinarrian ezarritakoaren arabera, izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–).
Lanpostuaren jabetza hartzeak funtzionario bilakatuko du izendatua, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaio, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Hirugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea eta Udalaren Kontu-hartzailetzari eta Lan Aholkularitzari helaraztea".
Ribaforadan, 2023ko ekainaren 9an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2309028