132. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Vianako udal mugartean, "Viña Real" izeneko meatze-ustiategia handitzeko proiektua.

Dionisio Ruiz SL enpresak meatzaritza aprobetxamendurako baimena eskatu dio Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, eta goian adierazitako proiektua aurkeztu du.

Jendaurrean jartzen dira aipatutako proiektua, zeinari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egin behar baitzaio, ingurumen inpaktuaren azterketa eta leheneratze plana, honako arau hauek aplikatuz: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa, eta 975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta leheneratzeari buruzkoa.

30 egun balioduneko epea izanen da alegazioak aurkezteko, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita (larunbat, igande eta jaiegunak ez dira zenbatzen). Ahal dela, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura zuzenduta, edo, bestela ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Espedientea ikusgai dago Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña) eta Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian, esteka honen bidez:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/transparencia/tramite-informacion-publica/proyecto-ampliacion-explotacion-minera-vina-real-viana

Iruñean, 2023ko ekainaren 9an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2309020